Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arbitraje Batzordea
1539

ERABAKIA, batzordekide batek egindako ukoari buruzkoa.

Nik, M.ª Lourdes Ronda Araúzo-k, Ebazpen Batzordeko idazkari naizenez, fede eta testigantza ematen dut ondokoaz: Coro Cillán y García de Iturrospe andreak egindako ukoari dagokionez, Batzordeko lehendakariak erabaki bat hartu duela 2002ko otsailaren 22an, zeinaren hitzez hitzeko edukia hauxe baita:

"Ebazpen Batzordeko kide izateari uko egiteko, María del Coro Cillán y García de Iturrospe andreak aurkeztutako idazkia kontuan izanik, Ebazpen Batzordea arautzeko Legearen 11.1b, 2, 3, eta 14. artikuluekin bat etorriaz, eta interesdunak hala eskaturik, aipatu andreak kargua utz dezala xedatzen da. Kargu uzteak erabaki honi dagokion egunetik aurrera izango ditu ondorioak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, eta, bestalde, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari jakinarazi beharko zaio, ordezkoa albait arinen izenda dadin jakinarazi ere."

Eta halaxe eraso dadin eta bidezko ondorioak izan ditzan, 2002ko otsailaren hogeita bostean, Vitoria-Gasteizen, sinatzen dut idazki hau.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala