
48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ikaztegietako Udala
1538
IRAGARKIA, Ikaztegietako Arau Subsidiarioetako 8 Hirigintza Area- Kutturruko Industrialdeari dagokion aldaketa puntualaren agiriari hasierako onarpena emateari buruzkoa.
Ikaztegietako udalbatzak 2002.eko urtarrilaren 23an egindako bileran, ondoren azaltzen den dokumentuari legediak ezartzen duen quorumarekin hasierako onespena ematea erabaki zuen:
– "Ikaztegietako Arau Subsidiarioetako 8 Hirigintza Area- Kutturruko Industrialdea’ri dagokion aldaketa puntualaren agiria"
Aipatu dokumentua Udalaren eskariz Xabier Rezabal Gurruchaga arkikekto jaunak idatzia dago. Halaber eta Udal Batzarrak egindako bilera berdinean, indarreango legediak agintzen duenari jarraiki, erabaki zuen goian adierazitako dokumentua informazio publikoan jartzea, hogeita hamar laneguneko epean, iragarki hau azkena argitaratzen deneko hurrengo egunetik, epea kontatzen hasiko delarik.
Epe horretan espediente orokorra edozeinek aztertu ahal izango du udal honetako Idazkaritzan astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik arratsaldeko 15etara. Era berean aurkeztu ahal izango dira bere aurka egoki iruditzen diren alegazioak.
Ikaztegieta, 2002ko otsailaren 19a.
RSS