Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Orozkoko Udala
1537

IRAGARKIA, Orozko udalerriko ur-horniduraren egitasmoa (Meatzako Depositutik Pagatzanduko Depositura) hasieraz onartu dala jakinarazteko dana.

Orozkoko Udaletxeak, 2002-02-12an egindako Plenoan, Ur—Horniduraren Egitasmoa (Meatzako Depositutik-Pagatzanduko Depositura zatia) hasieraz onartzea ebatzi eban, bere aurrekontua 277.804,96 eurokoa izanik.

Halaber, ebatzi honetan aipatzen da egitasmo hau onartzeaz, desjabetzearen ondorio guztietarako obrak utiliritate publikoak deklaratzen direla eta hauek bermatzeko asmoaz, behar diren terrenoak, ondasunak eta eskubideak okupatuak izango direla; guzti hau, aipaturiko egitasmo hori erantsita joakon eranskinean agertzen dan zerrenda zehatzaren arabera.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean agertzen danetik zenbatuta 15 lan eguneko epe baten publikoki argitaraturik geratzen da, Nahitaezko Desjabetze-Legearen 18. eta 52. artikuluetan eta bere Araudiaren 17. eta 56.1. artikuluetan aurreikusitakoaren ondorio guztietarako interesatuek egokitzat jotzen dabezan alegazioak aurkeztu ahal dagiezan eta ukitutakoak euren titularitateko ondasunak eta eskubideak okupatzeagatik euren oposizioa aurkeztu ahal izateko eta era berean, argitaratzen dan ukitutakoen zerrenda honetan agertzen diren hutsak zuzentzeko datuak idatziz aurkeztuteko.

Aipaturiko epe horretan espedientea publikoki argitaraturik egongo da aztertu gura dauan guztientzako, goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean lanegunetan, Orozkoko Udaletxeko Idazkaritzan, (Zubiaur Plaza, 3 zenbakia)

Jabeen eta ondasun eta eskubideen zerrenda honako hau da

OROZKOKO UDALERRIKO UR-HORNIDURA OBRAREN EGITASMOAK (MEATZAKO DEPOSITUTIK PAGATZANDUKO DEPOSITURA ZATIAN HODIAK KOKATZEA) UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO DE ABASTECIMIENTO AL MUNICIPIO DE OROZKO TRAMO: DEPÓSITO MEAZA-DEPÓSITO PAGAZANDU (TRAZADO DE TUBERÍAS).

(Ikus .PDF)

OROZKOKO UDALERRIKO UR-HORNIDURA OBRAREN EGITASMOAK (MEATZAKO DEPOSITUTIK PAGATZANDUKO DEPOSITURA. DEPOSITU BARRIA) UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA / RELACIÓN DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO DE ABASTECIMIENTO AL MUNICIPIO DE OROZKO TRAMO: DEPÓSITO MEAZA-DEPÓSITO PAGAZANDU (DEPÓSITO NUEVO).

(Ikus .PDF)

Orozko, 2002ko otsailaren 26a.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala