Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Portugaleteko Udala
1535

IRAGARKIA, 2002ko urtarrilaren 31koa, jakinarazteko Udalak nahitaezko jabegokenketarako espedienteari ekin diola, Kanpazar etorbidearen eta Jose Zaldua kalearen elkargunean biribilgunea egiteak ukitu behar dituen ondasun-eskubideak okupatzeko xedez.

Portugaleteko Udalaren Gobernu batzordeak 2002ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran erabaki zuen nahitaezko jabegokenketarako espedienteari ekitea, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra garatu nahian, Kanpazar etorbidearen eta Jose Zaldua kalearen elkargunean biribilgunea egiteak ukitu behar dituen ondasun-eskubideak okupatzeko xedez. Erabaki horren xedatze-zatiak honela dio:

Lehenik.– Nahitaezko jabegokenketarako espedienteari ekitea, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra garatu eta bideen sistema nagusia exekutatu nahian, Kanpazar etorbidearen eta Jose Zaldua kalearen elkargunean biribilgunea egiteak ukitu behar dituen ondasun-eskubideak okupatzeko xedez. Lur horiek halaber ukitzen ditu, zati batean behintzat, Kanpazar Parkea tarte hutsen sistema nagusiak. Jabegokenketarako espedienteari ekiteak berez dakartza, batetik, lanak herri onurakoak direlako adierazpena eta, bestetik, lurrak eta etxeak, jabegokenketa egin ahal izateko, okupatu beharra.

Bigarrenik.– Espedienteak ukitzen dituen ondasun-eskubideen zerrenda (honen ostean agertzen dena) jendaurreratzea, legeak ezartzen dituenetariko azkeneko argitalpena egiten den egunetik aurrera zenbatuta, hamabost lanegunetan interesatuek bidezkoetsi beste alegazio egin dezaten, zerrenda horretako balizko akatsak zuzentzeko xedez.

Lehen finka:

Titularra: María Begoña Romero Sobera andrea (NAN: 14.387.427), Juan Julián Galindo Leonardo jaunaren emaztea.

Kanpazar kalea 25.

Erregistroko datuak: finka Portugaleteko Jabetza Erregistroan inskribaturik dago (327. liburua, 1.057 liburukia, 37. orria, 1.965. finka, 3. inskripzioa).

Katastro datuak: bi katastro finka:

U-0098918-M zenbakikoa, Kanpazar auzunea 25 - U SS 1D

N-9590340-S zenbakikoa, Kanpazar auzunea 25 - T PB UN 001

Jabegokenketak eragindako lur eremua: lur-zati osoa; berriki egindako neurketa baten arabera, 234,00 m2 ditu.

Bigarren Finka:

Titularra: Julián Ángel Olano Fernández jauna (NAN: 14.650.011), María Trinidad Orive Muñoz andrearen senarra.

Poeta Larrañaga kalea 1.

Beste eskubide batzuk (oraindik egiaztatzeke):

– Jose Luis Lara Roman

Castaños Jenerala 83, 3 ezk.

– Jose Manuel Lodosa Nieves

Sabino Arana 78, 6 D (Leioa)

Erregistroko datuak: finka Portugaleteko Jabetza Erregistroan inskribaturik dago (57. liburua, 352. liburukia, 58. orria, 2.049. finka, 6. inskripzioa).

Katastro datuak: bi katastro finka:

U-0102656-X zenbakikoa, Jose Zaldua kalea 18 - U PB UN

N-9590309-R zenbakikoa, Jose Zaldua kalea 18 - U PB UN

Jabegokenketak eragindako lur eremua: lur-zati osoa; berriki egindako neurketa baten arabera, 953,00 m2 ditu.

Hirugarrenik.– Jabetza erregistratzaile jaunari eskatzea finka horien jabaria eta zamak agiri bidez ziurta ditzala eta, halaber, alboko oharra egin dezala, espedientea eta horren hasiera-eguna adierazten dituelarik.

Laugarrenik.– Erabaki hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udaletxeko ediktu-oholean eta hedapen handienetako egunkari batean. Halaber banan-banan jakinaraziko diegu ondasun-eskubideen titularrei.

Boskarrenik.– Erreklamaziorik egin ezean, behin-betiko onetsiko da, beste barik, ondasun-eskubideen zerrenda, ulertuko da jabegokenketarako espedienteari ekin zaiola eta interesatuei eskatuko zaie prezioa proposa dezatela, lurrak elkar hartuta erosteko modua egon dadin. Hortaz, Lurzoruen Jaurpide eta Balio Neurketari buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legeak dakartzan irizpenak erabiliko ditugu.

Seigarrenik.– Euskadi Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluari eskatzea adieraz dezala Portugaleteko Udalak, nahitaezko jabegokenketa egiteko, premiaz okupatu behar dituela, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra garatu eta bideen sistema nagusia (X-O zatia) exekutatu nahian, Kanpazar etorbidearen eta Jose Zaldua kalearen elkargunean egin beharreko biribilguneak ukitzen dituen ondasun-eskubideak. Lur horiek halaber ukitzen ditu, zati batean behintzat, Kanpazar Parkea tarte hutsen sistema nagusiak.

Portugalete, 2002ko urtarrilaren 31.

Alkate-udalburua,
MIGUEL ÁNGEL CABIECES GARCÍA.

Azterketa dokumentala