Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1534

IRAGARKIA, behean aipatzen diren zehapen-espedienteen instrukzio-egilearen ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena. Espediente horiek itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen ustezko urratzea dela-eta hasi dira.

Ebazpen-proposamen horiek interesatuei jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluek diotena betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kalea, 1)

Era berean, Arrantza Zuzendaritzan dagoen espedientearen edukia ikus dezakete, aztertu eta espedientean dauden dokumentuen kopiak atera ahal izateko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 15a.

Instrukzio-egilea,

NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala