Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1532

IRAGARKIA, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legean ezarritakoa hausteagatik irekitako zigor-espedienteen gaineko ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpen-proposamenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen-proposamenak argitara ematen dira, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten, eta gainera honako ohartarazpen hau egin behar da:

– Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusi eta kopiak egiteko, eta nahi dituen alegazioak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1eko 7. solairuan (01010).

Erantzule Esp. zk. Lege-hauste data Ebazpen data Hautsi araua Zigorra Zigorra

Responsable N.º expte. Fecha infrac. Fecha resol. Art.infr. (1) Posible Posible

sanción (euros) sanción (PTA)

Comonte González, PF/813/2001/MB 29-07-2001 30-01-2002 293.1.13R 173L 60,10 10.000

Imanol Cristobal

Etxebarria Suarez, Antonio PF/842/2001/MB 21-08-2001 06-02-2002 293.1.13R 173L 60,10 10.000

Masilla Abiega, Federico PF/865/2001/MB 19-08-2001 14-02-2002 293.1.13R 173L 60,10 10.000

Diliz Bengoa, Mikel PF/867/2001/MB 18-08-2001 14-02-2002 293.1.10R 173L 30,05 5.000

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia:

L: Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.

R: Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Araudia onartzen duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 25a.

Instrukzio-egilea,

JOSE MANUEL ANABITARTE.


Azterketa dokumentala