Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1529

IRAGARKIA, Sebastián Bastan Bastan jaunari zigor espedientea ireki zion instruktorearen 2002ko otsailaren 5eko Ebazpen Proposamena jakinarazteko dena.

Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 33.h) artikuluan arau-haustetzat jotakoa egiteagatik 91/2001-RT zigor espedientea ireki zitzaion Sebastián Bastan Bastan jaunari. Instruktoreak espediente horren gaineko Ebazpen Proposamena eman du 2002ko otsailaren 5ean.

Ehun mila (100.000) pezetako (601 euro ) isuna proposatu da.

Sebastián Bastan Bastan jaunari (74.206.394 NAN zk.) jakinarazpena helarazi nahi izan zitzaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Adminiztrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluren 4. idatz-zatian xedatutakoa betez. Sebastián Bastan Bastan jaunak helbide hau du: Crta. Palmar Km. tres 432, Murtzia.

Ondorioz, 15 egun balioduneko epea duela jakinarazten zaio, ebazpen proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko instruktoreari. Halaber, aipatu epearen barruan espedientea eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango ditu. Horretarako, espedientearen zenbakia aipatu, eta ondoko helbide honetara jo beharko du:

Eusko Jaurlaritza

Herrizaingo Saila

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 15a.

Instruktorea,

ANA MARIA MARTÍNEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala