Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Basauriko Udala
1525

IRAGARKIA, San Fausto plazan egunkariak eta aldizkariak saltzeko kioskoaren errentamendu administratiboa egiteko enkantea jakinarazteko dena.

Helburua.– Iragarki honen helburua da, San Fausto plazan, egunkari eta aldizkariak saltzeko dagoen kioskoaren Administrazio Errentamendua; hori enkante publiko bidezko prozedura irekian egingo da, bost urteko eperako, eta hori luzagarria izango da, behin bakarrik, beste bost urtetan.

Eskaintzaren tasa.– Eskaintza-tasa 66,53 eurokoa da hileko (11.070 pezeta hileko), kanon gisa, eta hori izango da enkantean parte hartu ahal izateko eskaintzarik txikiena.

Behin-behineko fidantza: Eskaintzan parte hartu nahi lukeenak, aurretik, 266,13 euroko (44.280 pezeta) behin-behineko fidantza ezarri beharko du.

Behin-betiko fidantza: Esleipenduna suertatzen denak ezarri beharko du, eta eskainitako kanonaren sei hilabetekoa izango da.

Eskaintzak aurkezteko epea.– Eskaintzako iragarki hau Bizkaiko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan argitaratuko da. Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da, Iragarki hau BAOean edo EHAAan, bietako aldizkari horietako batean, lehenengo bider, argitaratzen den egun naturalaren biharamunetik hasi, eta beste Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo hamabosgarren egun naturala arte. Epearen azken eguna baliogabea balitz, epea hurrengo laneguna arte luzatuko litzateke.

Eskaintzaileek beren proposamenak lanegunetako 10:00etatik 14:00etara udaletxeko Ondasunen Atalean aurkeztuko dituzte. Ondorio horietarako larunbata ez da baliodun eguna bezala hartuko. Aipatu Ondasunen Atal horretan Baldintzen Plegua ere kontsultatu ahal izango da, eta interesatuek beren esku izango dute Proposamenaren Eredua.

Pleguak irekitzeko ekitaldia: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoren, ezarrita dagoen luzaezineko epean egingo da, Udaletxeko Bilera Aretoan egingo den ekitaldi publikoan, eta hori egiteko eguna eta ordua, bere garaian, ezagutzera emango da.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala