Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1524

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako irrati mugikorra mantentzea banan-banako prezioetan kontratatzeko dena (Esp.: AE-087/02).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu-Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: AE-087/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak izenda dezan lekuan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Administrazioak, lanak hasteko eman dezan aginduaz batera hasiko da zenbatzen gauzatze-epea. Epe hori ezin da izan kontratuan formalizatutakoa baino txikiagoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: laurogeita hamar mila (90.000) euro. Eskaintzak egiteko, ondoren zehaztutako banan-banako prezioak, gehienezkoak, finkatzen dira (BEZ barne dela):

Prebentziozko mantenimendua	8.600 euro/hileko

Konponketak egiteko mantenimendua

Eskulanaren kostua	42 euro/hileko

Joan-etorrien kostua	0,33 euro/Km

Terminalak

MT-2100 konpontzea	480 euro/unitateko

MC-21000 konpontzea	480 euro/unitateko

Yaesu 2008 konpontzea	390 euro/unitateko

Lizitatzaileak, konponketak egiteko beharrezkotzat jotzen dituen materialen zerrendatik ondorioztatzen diren banan-banako prezioak ere hartuko dira kontuan (A kartazalean eranskin gisa aurkeztu beharko dira).

Aurrekontu hau gutxi gorabeherakoa da, balio du aurrekontua erreserbatzeko, baina fakturazioari dagokionez ez dakar inolako konpromisorik esleipendunarekiko.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4an finkatzen da.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 -E aldea- solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98; 945 01 87 73.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) E-mail: e-torner@ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2002ko martxoaren 25a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

Kaudimen ekonomikoa, finantzarioa, profesionala, teknikoa edo zientifikoa egiaztatu beharko dute lizitatzaileek, horretarako, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

– Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: finantza-erakunde baten txostena.

– Eskatzen den kaudimen profesionala, teknikoa eta zientifikoa: kontratua gauzatzeko dituzten bermeak eta gaitasuna egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileak. Eta, bestalde, fidagarritasuna, esperientzia profesionala, eraginkortasuna eta ezagutza teknikoak egiaztatu eta balioesteko diren dokumentuak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko martxoaren 25a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" letrak dituzten hiru kartazal aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.3 puntuan zehaztutako eraren baten edo eskutan aurkeztu beharko dira.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Donostia kaleko 1ean (Kontratazioa) entregatu beharko dira eskutan, edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabetez.

e) Aldaerak onartzea: gehienez ere 2.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila – Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 –E aldea– solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2002ko martxoaren 26a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 25a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala