Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1519

AGINDUA, 2002ko urtarrilaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Legazpin (Gipuzkoa) 24 gizarte-etxebizitza eta babes ofizialeko 46 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Legazpin (Gipuzkoa) 24 gizarte-etxebizitza eta babes ofizialeko 46 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituen 2002ko urtarrilaren 29ko Agindua 2002ko otsailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 30 zenbakian, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

Honakoa dioenean:

"Laugarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea azalera-eskubidekoa izango da."

Honakoa esan behar du:

"Laugarrena.– Sustapen honetako babes ofizialeko etxebizitzak lagatzeko araubidea azalera-eskubidekoa izango da eta gizarte-etxebizitzena errentamendukoa."


Azterketa dokumentala