Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1518

AGINDUA, 2001eko abenduaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei diru-laguntzak esleitzen dizkiena, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko (Hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2001eko abenduaren 4ko Aginduaren bidez, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei diru-laguntzak esleitu zitzaizkien, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko. Agindu hori 2002ko otsailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (34 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– Euskarazko testuan, idazpuruan, 3115 orrialdean, hau dio:

"EBAZPENA, 2002ko abenduaren 4koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, …"

Eta hau esan behar du:

"AGINDUA, 2001eko abenduaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, …"

– Gaztelerazko testuan, idazpuruan, 3115 orrialdean, hau dio:

"Orden de 4 de diciembre de 2002, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, …"

Eta hau esan behar du:

"Orden de 4 de diciembre de 2001, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, …"


Azterketa dokumentala