
48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1516
EBAZPENA, 2002ko otsailaren 12koa, Energia zuzendariarena. Honen bidez, baimena ematen zaio "Centro para el Ahorro y Desarrollo Energético y Minero (CADEM, S.A.)" entitateri, energia elektrikoa ekoizteko erregimen bereziko instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan jarduteko entitate aintzatetsi moduan.
GERTAKARIAK
Bat.– 2002ko urtarrilaren 16an "Centro para el Ahorro y Desarrollo Energético y Minero (CADEM, S.A.)" entitateak baimen-eskabidea aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan dauden energia elektrikoa ekoizteko erregimen bereziko instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan jardun ahal izateko entitate aintzatetsi moduan. Eta baimena honako Aginduaren babesean eskatu zuen: Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Agindua.
Ebazpen hau ebazteko, ezinbesteko da honako zuzenbideko oinarriak aipatzea eta kontuan hartzea:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bat.– Energia Zuzendaritza da baimen-eskabideari buruzko ebazpena emateko eskumena duen organoa. Hala baitago ezarrita Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuko 7. eta 10. artikuluetan.
Bi.– Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduak, 2818/1998 Errege Dekretuan ezarritako arau berriak kontuan hartuta, arautu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan dauden era horretako instalazioen errendimendua kontrolatzeko metodoa eta aldizkakotasuna. Eta, ildo horretatik, Aginduko 5. artikuluan ezarri zen gure Autonomia Erkidegoan dauden era horretako instalazioen errendimendua kontrolatzeko entitate aintzatetsi izateko prozedura.
Hiru.– "Centro para el Ahorro y Desarrollo Energético y Minero (CADEM, S.A.)" entitateak aurkeztu duen dokumentazioak erakusten du entitate horrek betetzen dituela Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritako betekizun guztiak. Bestalde, espedientea izapidetzean ere erregelamenduzko betekizun guztiak bete dira.
Legezko agindu horiek nahiz horiekin bat datozen eta ezargarriak diren gainontzeko xedapenak kontuan hartuta, honakoa
EBATZI DUT:
1.– Baimena ematea "Centro para el Ahorro y Desarrollo Energético y Minero (CADEM, S.A.)" entitateari, energia elektrikoa ekoizteko erregimen bereziko instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan entitate aintzatetsi moduan jarduteko Euskal Autonomia Erkidegoan.
2.– Abenduaren 23ko 2818/1998 Errege Dekretuak eta Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduak administrazioak aintzatetsitako entitateei ematen dizkieten eginkizun guztiak egin beharko ditu "CADEM, S.A." entitateak.
3.– Entitateak eutsi egin beharko die baimena eskuratu zuenean zituen gaitasun-baldintzei eta, baimen hori emateko kontuan hartu ziren oinarrizko datuetan aldaketarik egonez gero, Energia Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.
4.– Baimen honek bost urteko indarraldia izango du.
5.– Agintzea Ebazpen hau jakinarazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta, ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzari, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epearen barruan; izan ere, hala xedatzen du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legeak.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 12a.
Energia zuzendaria,
TXABE LEZAMIZ CONDE.
RSS