
48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1515
EBAZPENA, 2002ko otsailaren 15ekoa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena. Honen bidez, zabaldu egiten da 2000ko irailaren 8ko Ebazpenaren bidez "Tüv Rheiland Ibérica, S.A." entitateari, kontrol-erakunde moduan jarduteko, eman zitzaion baimenaren baliotasuna.
AURREKARIAK
Bat.– 2000ko irailaren 8ko Ebazpenen bidez, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariak Industria, Energia eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzan zegoen Euskal Autonomia Erkidegoko baimendutako kontrol erakundeen Erregistroan inskribatu zuen, GV-008-A zenbakiarekin, "Tüv Rheiland Ibérica, S.A." entitatea. Entitatearen helbide soziala honakoa da: José Silva kalea, Madril; eta EAEn duen helbidea honakoa da: San Isidro kalea 2-2. ezkerra; Neguri-Getxo (Bizkaia). Baimenak honako arauzko esparruetan jarduteko ziren: "Salgai arriskutsuak eta galkorrak garraiatzeko ibilgailuak eta edukinontziak", "Presioko instalazioak eta aparailuak" eta "Petrolio instalazioak".
Bi.– "Tüv Rheiland Ibérica, S.A." entitateak baimena iraungitze-datarik gabe berritzeko eskabidea aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean. Eskabideak 2002ko otsailaren 12ko sarrera-data du. Horrez gain, eskabidearekin batera, Kreditazioko Erakunde Nazionalaren (ENAC) 16/EI020/98 zenbakidun Kreditazio Ziurtagiria eta 2001eko urriaren 5eko Eranskin Teknikoa (7. berrikusketa) aurkeztu zituen.
Espediente honen ebazpenean ezinbestean hartu behar dira kontuan eta aipatu behar dira honako
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak du Ebazpen hau emateko eskumena, hala xedatzen baitu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 9. artikuluak.
Bi.– Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-4-26ko EAO, 100 zk.) aldatu egin zuen Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua (1996-2-6ko EAO, 32 zk). Dekretu horren IV. kapituluko 1. atalak arautzen ditu kontrol-erakundeak. Bestalde, Dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da, eta 53. artikulua baimenei buruzkoa.
Hiru.– "Tüv Rheiland Ibérica, S.A." entitateak aurkeztutako agiriek egiaztatu dute betetzen dutela, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko baimendutako kontrol-erakundeen Erregistroan inskribatzeko, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak eta gainontzeko araudi ezargarriak. Eta espedientearen izapidetzan arauzko xedapen guztiak bete dira.
Legezko agindu horiek nahiz horiekin bat datozen eta ezargarriak diren gainontzeko xedapenak kontuan hartuta, honakoa
EBATZI DUT
1.– Berritzea 2000ko irailaren 8ko Ebazpenak "Tüv Rheiland Ibérica, S.A." entitateari emandako baimena. Entitatearen helbide sozialak honakoak dira: José Silva kalea 17, Madril; eta San Isidro kalea 2-2. solairua, Neguri-Getxo (Bizkaia). Bestalde, entitatea GV-008-A zenbakiarekin inskribatuta dago Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzaren menpeko Euskal Autonomia Erkidegoko baimendutako kontrol-erakundeen Erregistroan. Azkenik, hona hemen entitateak baimenduta dauzkan arauzko esparruak:
2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian legezko eran argitaratzeko agintzea eta ebazpena entitateari jakinarazteko agintzea.
3.– Entitateak Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatu beharra badu, inskripzioa egiteko eskatu beharko dio hori egiteko eskumena duen lurralde organoari.
4.– "Tüv Rheiland Ibérica, S.A." entitateak baimena du adierazitako arauzko esparruetan Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko. Baina, aipatu diren erregelamendu eta arau teknikoetan jasota dauden jardueretarako baino ez du balio baimen horrek, Kreditazioetarako Entitate Nazionalaren kreditazio-agirian (16/EI020) eta 2001eko urriaren 5eko Eranskin Teknikoan (9. berrikus.) zehaztu bezala. Entitateak xedapen hauek bete beharko ditu bere jardueretan: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua —martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatua—, eta Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza honek ezar ditzakeen beste baldintza osagarri batzuk.
5– Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzean zituen gaitasun-baldintzei eta, inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.
Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzari, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epearen barruan; izan ere, hala xedatzen du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legean.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 15a.
Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,
RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.
RSS