
48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
1508
AGINDUA, 2002ko otsailaren 27koa, Herrizaingo sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren udaltzaingoen Koordinazio Batzordearen osaera aldatu eta argitara ematen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren udaltzaingoen Koordinazio Batzordea, Herrizaingo Sailari atxikitakoa, sortu zen, udaltzainen koordinazioari buruzko organo aholku-emaile izateko. Legearen 121.2 artikuluan ezartzen da zein izango den Batzordearen osaera eta kideak izendatzea nori dagokion.
Herrizaingo sailburuaren 1993ko abenduaren 10eko Aginduz Euskal Autonomia Erkidegoaren udaltzaingoen Koordinazio Batzordearen osaera argitaratu zen.
Herrizaingo sailburuaren 1996ko ekainaren 12ko Aginduz, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoen Koordinaketarako Batzordean Euskal Udalen Elkarteak izendatutako ordezkariak aldatu izana argitaratu zen.
Agindu honen bitartez, Herrizaingo Sailean eta Euskal Udalen Elkartean izandako aldaketak kontuan izanik, eta tarteko diren erakundeek egin beharreko izendapenak egin eta gero, Euskal Autonomia Erkidegoaren udaltzaingoen Koordinazio Batzordearen osaera ematen da argitara.
Horiek horrela, honako hau
ERABAKI DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoaren udaltzaingoen Koordinazio Batzordearen osaera argitara ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
a) Lehendakaria:
Titularra: Javier Balza Aguilera jauna, Herrizaingo sailburua.
Ordezkoa: Mikel Legarda Uriarte jauna, Segurtasun sailburuordea.
b) Herrizaingo Saileko ordezkariak:
Titularrak:
Javier Inda Ortiz de Zarate jauna, Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendaria.
Jon Uriarte Unzalu jauna, Herritarren Segurtasunerako zuzendaria.
Guadalupe Camino Garcia andrea, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria.
Ordezkoak:
Jose Ignacio Ormaetxe Kortajarena jauna, Krimen Gaietarako Ertzaintzaren zuzendaria.
Juan M. Barasorda Goikoetxea jauna, Giza Baliabideen zuzendaria.
María del Yermo Urquijo Elorza andrea, Zerbitzu zuzendaria.
c) Udaletako ordezkariak:
Ricardo Peña Quintela jauna, Zumaiako alkatea.
Iñaki Zarraoa Zabala jauna, Getxoko alkatea.
Miguel Angel Aranaz Ibarra jauna, Gernika-Lumoko alkatea.
Imanol Aretxabala Isuskiza jauna, Artziniegako alkatea.
Miguel Buen Lacambra jauna, Errenteriako alkatea.
Aitor Gabilondo Ruíz jauna, Zumarragako alkatea.
Ignacio Gil Orive jauna, Labastidako alkatea.
d) Udaltzaingoetako funtzionarioen ordezkariak:
Titularra: Alberto Lekue Diaz jauna.
Ordezkoa: Jose Ramon Lasarguren Capelastegui jauna.
e) Idazkaritza:
Titularra: Julia Sires Bengoa andrea, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa.
Ordezkoa: Mikel Martinez Garbizu jauna, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 27a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
RSS