
48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1507
AGINDUA, 2002ko otsailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) Escuela de Música Privada "Artebi" Musika Eskola Pribatuari 1. maila irakasteko baimena emateko dena.
Bilboko (Bizkaia) Escuela de Música Privada "Artebi" Musika Eskola Pribatuak 1. maila irakasteko egin duen eskabidea aztertu da.
Espedientea Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du eta indarrean dauden arauek agindutako agiriak erantsi zaizkio.
Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen du irakasleei eskatzen zaien titulazioa musika-eskoletan irakatsi ahal izateko.
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Bilboko (Bizkaia) udalerriko Escuela de Música Privada "Artebi" Musika Eskola Pribatuari 2001/2002 ikasturtetik aurrera 1. maila edo kontaktukoa irakasteko baimena ematen zaio. Eskola Ugasko kaleko 5ean (bis) dago, eta titularra Pedagogía del Arte, SLL da.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2. 3 eta 4. mailak.
Adarra:
Kantua: korala.
Tresneria sinfonikoa: biolina, biola, kontrabaxua, tronboia, bonbardinoa, tuba, biolontxeloa, klarinetea, txirula eta tronpeta.
Tresneria polifonikoa: pianoa eta akordeoia.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 18a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
RSS