Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1506

AGINDUA, 2002ko otsailaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) "Presentación de María" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Vitoria-Gasteizko (Araba) "Presentación de María" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Arabako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espedienteari, indarrean dagoen legeriak eskatutako agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko ikastetxe pribatuei baimena emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), eta gai horretan aplikagarri diren eta indarrean dauden gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 2002/2003 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehen zikloko unitate bat eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko baimena ematea ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode zk.: 01001267

Lurralde Historikoa: Araba

Udalerria: Vitoria-Gasteiz

Izen espezifikoa: "Presentación de María"

Titularra: Congregación Presentación de María.

Helbidea: Cruz Blanca, 4

Baimena: Haur Hezkuntzako lehen zikloko unitate bat eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, 8, 13 edo 20 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate 150 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikaspostutarako edukieraz.

– Batxilergoa: "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak, 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukieraz.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, indarrean dauden eta erabiltzekoak diren xedapenetan ezarritakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

4. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legerian ezarritako higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun neurriak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala