Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1505

AGINDUA, 2002ko otsailaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Leioako (Bizkaia) "Betiko Ikastola" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko gela bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza Bereziko gela bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz Leioako (Bizkaia) "Betiko Ikastola" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek eman diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA), eta indarrean dauden eta gai horretan erabiltzeko diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2002/2003 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Bereziko gela bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen zaio:

Kode zk.: 48011676

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Leioa

Izen espezifikoa: "Betiko Ikastola"

Titularra: Betiko Ikastola Irakaskuntzako Koop.

Helbidea: Artatza auzoa, 84.

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate 1

Ikastetxearen osaera:

– Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloa: 3 unitate, 8, 13 edo 20 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa: 3 unitate 75 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate 150 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate 120 ikaspostutarako edukieraz.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikaspostu kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleriaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, indarrean dauden eta erabiltzekoak diren xedapenetan ezarritakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

4. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legerian ezarritako higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun neurriak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi inola ere hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortu direnik.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala