Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2002ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
1501

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 19koa, Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako Idazkari eta Kontu-hartzaile lanpostuak mantentzeko beharretik Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoa salbuesteko dena.

Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoak gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako Idazkari eta Kontu-hartzaile lanpostuak mantentzeko beharretik salbuesteko eskatu du. Partzuergo hau sortu zen toki-erakundeak elkartzeko entitatea izateko helburuarekin, Hendaia, Hondarribia eta Irun udalerrien arteko Mugaz gaindiko Lankidetzarako Hitzarmen Interadministratiboari jarraituz, 1995eko martxoaren 10eko lurralde-erakundeen arteko mugaz gaindiko lankidetzarako tratatu hispano-frantsesaren arabera eta 1980ko maiatzaren 21eko Europako Hitzarmen-markoak iradokita. Aipatutako Hitzarmen Interadministratiboaren hirugarren estipulazioak ezartzen du Partzuergoaren egoitza Irunen egongo dela eta aplikatu beharreko zuzenbidea Espainiakoa izango dela. Espainiako Zuzenbidean, gaikuntza nazionala duten Toki-Administrazioko funtzionarioei gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoa den uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 4. artikuluak autonomia erkidegoei ematen die eskatu den motako salbuespenak emateko eskumena.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan, bere Autonomia Estatutuaren 10.4 artikuluari jarraituz, toki-jaurbidearen eskumena autonomia erkidegoari dagokio (EKren 149.1.18. artikuluari uko egin gabe), eta beraz Euskal Autonomia Erkidegoari ere dagokio gai horri buruzko tratatu eta hitzarmenak gauzatzea, Euskal Autonomia Estatutuaren 20.3 artikuluaren arabera.

Azaldutakoan oinarrituz, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren Estatutuen 29. artikuluari zein Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duen urriaren 16ko lehendakariaren 28/2001 Dekretuaren 10. artikuluari jarraituz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldeko txostenarekin, honako hau,

EBATZI DUT:

1.– Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoa gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako Idazkari eta Kontu-hartzaile lanpostuak mantentzeko beharretik salbuestea.

2.– Partzuergoan, bere Estatutuari jarraituz, gaikuntza nazionaleko eginkizunak beteko dira Partzuergoa osatzen duten udalerrietako gaikuntza nazionala duten funtzionarioen bitartez. Eginkizun horiek sartuak izango dira Partzuergoaren udalerriko Udalean hartarako hautatzen den funtzionarioak bere lanpostuan berezko dituen egitekoen artean.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio bide administratiboari amaiera ematen. Beraz, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Erakunde Politikarako eta Autonomiaren Garapenerako Idazkari Nagusiari zuzenduta, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 19a.

Erakunde Politikarako eta Toki

Administraziorako zuzendaria,

JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.


Azterketa dokumentala