Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2002ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Caja Vital Kutxa
1498

IRAGARKIA, Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egiteko dena.

Erakunde honetako Administrazio Kontseiluak, 2002ko otsailaren 28ko bileran hartutako erabakia betez, dei egiten die bertako Kontselari Orokorrei martxoaren 22an, ostirala, 18:30etan lehenengo deialdian eta ordu erdi geroago bigarrenean, egingo den Ohiko Batzar Nagusira etortzeko. Batzar hori Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (sarrera Posta, Bakea eta Independentzia kaleetatik) izango da eta ondorengo edukiak izango ditu:

EGUNEKO GAI-ZERRENDA

1.– Batzar Nagusia eratzea

2.– Lehendakariaren txostena.

3.– Kontrol-batzordearen txostena.

4.– Onartu, egoki bada, Kutxa eta bere talde finkatuaren 2001eko Txostena, Urteko Balantzea eta Emaitzen Kontua. Era berean, aztertu eta onartuko dira, egoki bada, Administrazio Kontseiluaren Kudeaketa Txostena eta 2001eko urteari dagokion emaitzen banaketa.

5.– Gizarte Ekintza: Onartu, egoki bada, 2001eko ekitaldiaren kudeaketa eta kitapena eta 2002ko Aurrekontuaren proposamena.

6.– Batzarreko akta onartzea.

* ESKARIAK ETA GALDERAK

"Batzar nagusian aztertuko den dokumentazioa, Estatutuek agintzen dutenez, Kontseilari Nagusien eskura egongo da Erakundeko Idazkaritza Orokorrean, Batzar Nagusiaren data baino 15 egun lehenago".

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 1a.

Administrazio Kontseiluaren lehendakaria,

PASCUAL JOVER LAGUARDIA.


Azterketa dokumentala