Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2002ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1491

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Usurbilgo (Gipuzkoa) Arrillaga Haundi Baserria, Monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera eman eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondareari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena, onartu zen.

Usurbilgo (Gipuzkoa) Arrillaga Haundi Baserriak daukan interes historiko-arkitektonikoa azterturik, eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek aurkezturiko Ebazpen Proposamenari jarraituz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.– Usurbilgo (Gipuzkoa) Arrillaga Haundi Baserria, Monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera ematea, I. Eranskinean egindako mugaketa eta II. Eranskinean egindako objetuaren eta bere osagaien deskripzioaren arabera, hala nola III. Eranskinean atxikitzen den Babes Araubidea ere kontuan hartuz.

Espediente honi hasiera ematearen ondorioz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko Legeak sailkatutako ondasunentzat ezartzen duen babes-araubidea aplikatuko zaio behin-behinean Usurbilgo (Gipuzkoa) Arrillaga Haundi baserriari.

Bigarrena.– Usurbilgo (Gipuzkoa) Arrillaga Haundi Baserria, Monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko hasitako espedientea jendaurrean jartzeko epeari hasiera ematea, I. Eranskinean agertzen den mugaketan oinarrituz, II. Eranskineko deskribapena kontutan hartuz eta Babes Araubide gisa III. Eranskinean agertzen dena ezarriz. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 20 eguneko epea egongo da alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkeztu ahal izateko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan jasotzen denari jarraiki. Aipaturiko espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

Hirugarrena.– Interesdunei, Usurbilgo (Gipuzkoa) Arrillaga Haundi Baserria Monumentu izendapenaz Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko hasitako espedientearen mugaketa, deskribapena eta babes-araubidea jakinaraztea, jakinarazpena jasotako egunaren biharamunetik hasi eta 15 eguneko epean beren eskubideak defendatzeko egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin eta dokumentuak aurkez ditzaten.

Laugarrena.– Usurbilgo Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei honako honen berri ematea: prozedura honi hasiera emateak eraginpeko aldeetan lur-zatiketak, eraikuntzak edo eraisketak egiteko udal-baimenen ondorioak eten egiten dituela, baita dagoeneko eman direnenak ere. Alde horietan ezinbestean eta gerorako utzi ezin daitezken lanak egin behar badira, beti ere, dagokion Foru Aldundiaren baimena eskuratu beharko da.

Bosgarrena.– Indarrean dauden xedapenen arabera espedientearen izapideak jarraitzea.

Seigarrena.– Sailkatzeko espedienteari hasiera ematen dion Ebazpena interesdunei, Usurbilgo Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 11.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.

I. ERANSKINA
MUGAPENA

Zer dagoen babespean:

Alde batetik, eraikina bera, eta, beste alde batetik -dena osotasun bat baita-, ingurua ere bai.

Hona hemen, hortaz, babespeko mugak: mendebaldera, iparraldera eta ekialdera, fatxadetatik 20 m-ra haien parez pare lerro bat egin, eta haraino; eta hegoaldetik, fatxadatik 30 m-ra beste lerro paralelo bat egin, eta haraino.

Zergatik babes-muga horiek:

Arrillaga Haundi baserri inguruko giroa eta itxura zaindu beharra da kontua. Baserri bakan bat da, eta ez dago inola garatzeko asmorik. Ondasun horri babesa eta balore bat emateko, babestu beharreko ingurua ere mugatu egin behar, hau da, ondoko lurrak eta baserriko sarbidea, hartara, baserriaren berezko izatea babestearren, eta balio jakin bat emateko inguru bat zehaztearren.

Horregatik sartu dugu baserri-ingurua ere babes-muga horren barruan, eta ez baserria bera bakarrik.

II. ERANSKINA

DESKRIBAPENA

Eraikina trinkoa da, oina laukizuzena du, eta bi solairu eta ganbara ditu. Alboetatik ez dauka altuera bera, terrenoa ere halakoxea baita: hegoaldeko fatxadatik iparraldekora alde handia dago. Gaur egun, beheko eta lehenengo solairuek zuzeneko sarbidea dute. Baserriak harri-hormak ditu, eta egurrezko egitura fatxadetako bitan. Hiru izkina harlanduz eginda daude eta ate-leihoetako batzuk ere koadroa halakoxea dute. Teilatua hiru isuritakoa eta teila zeramikoa.

Fatxada nagusia hegoaldera du baserriak. Hareharrizko zutabe batzuen gainean dago eta, zutabe horien azpian, aparailu gotikoko harrizko horma. Honenbestez, galeria bat daukagu, bailara aldera begira. Hasiera batean irekia zen, baina gaur egun zati batean itxita dago. Fatxadako egurrezko egiturari eusten dioten habeak harrizko lau zutabeen eta mendebaldeko horma gainean daude (horma horrek ixten du galeriako ezker aldea). Galeria horrek eskuin aldetik dauka sarbidea, ekialdeko fatxadan. Sarbide horretan, eskalinata txiki bat, ate bat, eta hor ditugu beste eskailerak, ataria eta sukaldea. Hormarteko bigarren lerro hori sortzen duen hormak –galeriaren barruko aldea osatzen du- izkinak harlanduzkoak ditu, eta garai batean leiho bat ere bazen, gaur egun ate modura darabiltena. Eskuin aldeko zati batean izan ezik, galeriako arkupeak erdi itxita daude gaur egun, baina ez denak berdin, eta berdin itxita ez egote horrek fatxada itsustu eta arkupea itxuraldatu egiten du. Goiko solairuetan egurrezko egitura dago, errebokoz estalita gaur egun, baina egitura hori hortxe dago, simetrikoa da, eta, piezetan, goitik beherakoa gehien bat, nahiz eta batzuk diagonalak diren. Fatxada hori itsasadarrera begira dago, teilatuko isurietako bat dauka gainetik eta teilatuko hegalak egurrezko euskarriak. Ate-leihoak egurrez landuta daude, eta, lehenengo solairuan, eskuineko zuloak erlaitz txiki bat dauka, moldurak eta guzti.

Gaur egun, fatxada desitxuratuta dago, alde batetik, galeria itxita dagoelako zati batean, eta, horrek, egurrezko egitura estali egiten du, eta, beste alde batetik, galeriako harrizko zutabeen azpiko hormari txabola bat erantsi diotelako.

Iparraldeko fatxada baserri atzeko aldekoa da. Lurrari loturik dago, eta lehenengo solairura zuzenean sartzeko bidea ematen du. Fatxada osoa harri-horma da, baina ate-leihoetako koadroak harlanduz eginda daude. Lehenengo solairuan halako hiru daude, eta ganbara parean beste hiru. Lehenengo solairuan badira beste bi bao eta ate gidaridun bat, belartegira eramaten duena (beranduago egindakoak dira). Hormako erpina itxi gabe dago. Horko pieza bat buruz beherako urkila itxurakoa da eta aurpegi bat dauka landuta. Itxuraz, untzi baten brankako maskaroia dirudi. 1740. urtea dauka inskribaturik eta gainean daraman gailur-makilaren buruak erroilu eta lokarri modura apaindurik dago, barroko erara. Estalkiari eusten dioten beste euskarriak ere horrelaxe daude apainduta.

Kanpotik begiratuta, mendebaldeko fatxada estalita dago zati batean, hormigoi-blokez egindako eranskinak direla-eta. Fatxadako aparailua nahiko erregularra da, harlanduz egina zati batean. Ate-leihoak harlanduz eginda daude solairu guztietan. Gezileiho bat eta bi ate ateburudun dira azpimarragarrienak (biak ere beheko solairuan). Eranskinen barrutik begiratu behar, beheko solairua ikusi nahi izatera.

Ekialdeko fatxadan, ikuilurako bi sarbide eta hainbat bao han eta hemen eginak. Beheko solairua harri-hormaz eginda dago. Haren gainean, paramentu bat, erreboko azpian gaur egun. Zutoin bertikalak ditu, goiko aldean lira itxurako besoak dituztenak.

Baserri barruko banaketa dela-eta, beheko solairuan sukaldea eta ikuilua ditu. Ikuilua eta biltegia hasieran baino handiagoak ditu, arkupeari lekua janda eta mendebaldeko fatxadako eranskinen bidez zabalduta. Lehen solairuan bizitokia dago. Ekialdeko fatxadaren parez pare pasilo bat dago eta haren alde bietara daude: kanpo aldera begira, gela nagusiak (jantokia, logela nagusiak); eta, barrualdera begira, logelak. Lehen solairuko zatirik handiena lastategia da. Egitura begi aurrean du: paregabea da, barrokoa, lodiera ederreko zutoinak, lira itxurako besoak eta, gainean, soliboak eusten dioten habe nagusiak. Egurrezko ataletan garbi-garbi ageri dira zenbaki-arrastoak. Zurgintzako pieza guztiek zeramaten zenbaki bat, egitura errazago lotzeko eta egurrak pasadore bidez errazago lotzeko. Aipagarria eskailera, ederra oso, egurrezko balaustre eta zutabexka torneatuak dituena, boletan amaituak. Ganbarako eskailera oso sinplea da: taula batzuk eskaloi modura jarriak. Ganbararen laurden bat aparte itxita dago, baratzeko produktuak gordetzeko. Hor, teilatupe horretan ikusiko dugu, inon baino argiago, egitura barroko paregabea. Begi aurrean baitugu egitura konplexua: hainbat zutoin, lira itxurako jabaloi eta habe, gapirio eta uhalek eutsita.

Barrutik, lau hormartetan banaturik dago. Beheko oina egituratzeko eta egokitzeko osagai guztiak hormak eta harrizko zutabeak dira. Goiko oinetan, berriz, zutikoak dira, egituran, nagusi, eta zutiko horiek eutsita, jazenak eta egurrezko soliboak. Aipagarria –halako gutxi baitago- hiru isuriko teilatuko egitura. Forjatuak ekialdetik mendebaldera egituraturik daude, atarikoa izan ezik, hor kontrako aldera jarrita baitago.

III. ERANSKINA
BABESTEKO ARAUBIDEA
I. KAPITULUA
BABESTEKO ARAUBIDEAREN XEDAPEN
OROKORRAK

1. artikulua.– Babesteko araubidearen helburua

Babesteko araubide hau Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 12. artikuluan esaten denaren arabera idatzi da, hain zuzen ere Usurbilgo Arrillaga Haundi baserria sailkatutako monumentutzat jotzeko espedientea izapidetzen hasi delako.

2. artikulua.– Aplikazio eremua

Ondoren zehaztuko den babesteko araubidea Usurbilgo Arrillaga Haundi baserrirako da, beti ere etxe horri buruzko I. eta II. eranskinetan hurrenez hurren ezarritako mugak eta ezaugarriak kontuan izanda.

3. artikulua.– Bereziki babestu beharreko osagaiak zehaztea.

Sailkatutako eraikinean babes berezia behar duten elementuak ondorengo hauek dira:

– Hasierako neurriak.

– Baserria bera, hasieratik bertatik dituen osagai guztiak barne direla, eta kontuan izan gabe eranskinak eta osagarri itsusgarriak.

– Harrizko eta egurrezko hasierako egitura.

4. artikulua.– Loteslea izatea.

Babesteko araubide honetako preskripzioak lotesleak dira, eta eraikina arau horiek errespetatuz kontserbatu beharko da. Era berean, araubide honetako preskripzioek lotu egiten dituzte hirigintza-plangintzako tresnak, eta beraz, horiek ere bete egin beharko dute babesteko araubide hau, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeak, bere 28.1 artikuluan ezartzen duen bezala. Aipatu arau hori betetzeko, babesteko araubidearen helburu den eraikinari aplika dakiokeen hirigintza-plangintzak nahitaezkoa izango du onartu aurretik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren aldeko txostena lortzea.

5. artikulua.– Preskripzio orokorrak.

1.– Babesteko Araubide honen menpean dagoen ondarea, baimenei buruzko araubideari, erabilerari, jardunari, babesari, isunei, arau-hausteei eta gainerakoei dagokienez, 7/1990 Legeak dioenaren esanetara egongo da (lege hori Euskal Kultur Ondareari buruzkoa da).

2.– Babesteko araubide honen eraginpean dagoen ondasunaren jabeek Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeko 20 eta 35. artikuluek eta Lurzoruaren 6/1998 Legeko 19. artikuluak ezartzen dituzten kontserbazio-, zaintza- eta babes-betebeharrak bete beharko dituzte.

3.– Bereziki babestutako ondasuna osorik edo horren zati bat botatzea Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. artikuluan xedatutakoaren arabera baino ezin izango da baimendu.

II. KAPITULUA
ERABILERAK

6. artikulua.– Baimendutako erabilerak.

1.– Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 23. artikuluan xedatutakoa betetzeko, ondorengo erabilerak baino ez dira baimenduko baserrirako: baserriaren ezaugarrietara egokitzen direnak eta eraikina modu egokian zaintzea uzten dutenak, eta horrekin batera, babesteko araubide honen 3. artikuluan aipatzen diren osagaientzako babes berezia eskainiko duten erabilerak.

2.– Debekatuta egongo dira aurreko paragrafoan aipatzen ez diren gainerako erabilera guztiak.

7. artikulua.– Irisgarritasunari eta suteetatik babesteari buruzko araubidera egokitzea.

Eraikina edozein erabilera berritara moldatzeko eta ondasunaren gain egin nahi den edozein esku-hartze burutzeko, indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudiaren eta suaren aurka babestekoaren irizpideei jarraitu beharko zaie, eraikinentzat babesteko araubide honen III. kapituluan ezarritako jardun-mugen barruan.

III. KAPITULUA
ESKU HARTZEKO ARAUBIDEA
1. ATALA. ESKU HARTZEKO IRIZPIDE
OROKORRAK

8. artikulua.– Esku hartzeko proiektuak.

Babesteko araubide honen xede den ondasunaren gain edozein esku-hartze egin aurretik, dagokion esku hartzeko proiektua burutu beharko da. Proiektu horrek ondorengo edukia izan beharko du:

a) Egungo egoerari buruzko dokumentazio grafiko xehetua. Solairuak, 1/50 eskalan eginak; fatxada eta sekzioak, 1/20 eskalan, bere xehetasun arkitektonikoekin, argazki-dokumentazio osoarekin, plano historikoekin e.a.; eta bereziki, egitura-sistemaren altxaera xehatua, neurtua eta akotatua.

b) Ondorengoak deskribatzen dituen dokumentazio grafikoa: egin beharreko esku-hartzeak, erabili beharreko materialak, lanak burutzeko faseak, eta lehen aipatu eskaletan proiektatutako azken egoera.

c) Kontserbazio-egoeraren azterketa. Azterketa horretan, besteak beste, honakook jasoko dira: egitura-sisteman eragiten duten edo eragin dezaketen patologia ezberdinei buruzko azterketa bat eta dauden osagaiak babesteko erabaki diren neurriak.

d) Ondorengoak azalduko dituzten idatzizko agiriak: zein lan egingo diren, zein teknika erabiliko den, zein kalitatetako materiala erabiliko den, erabilitako materialak zenbateraino diren egokiak, eta material horiek gainerako osagaiekin nola lotzen diren eta zer nolako eragina duten elkarrekiko.

e) Eraikinaren bizitza ziurtatzeko eta behar bezala mantentzeko beharrezko teknikak eta baliabideak zehaztea.

f) Esku-hartzearen aurrekontua, lanak babesteko honek ezarritako preskripzioen arabera burutzeko behar diren teknika eta bitarteko guztiak barne hartzen dituena.

9. artikulua.– Debekatutako jarduerak.

Etxe horretan zenbait obra egitea mugatuta dago, baina horren helburua eraikinaren balore historiko-arkitektonikoak babestea da. Hori dela eta, babes berezia behar duten oinarrizko osagaien ezaugarriak aldatuko lituzketen obra edo esku-hartzeak debekatu egin dira, horiek ematen baitiote balioa eraikinari, eta hain zuzen ere babesteko araubide honetako 3. artikuluan aipatzen diren osagaiak dira.

Orokorrean, ezin izango dira ondoren aipatzen diren esku-hartzeak aurrera eraman, ezta Usurbilgo Arrillaga Haundi baserriko balore historiko-artistikoari kalte egiten diotenak eta ezta babesteko araubide honetako beste erabakiren batekin bat ez datozenak ere. Ondorio honetarako, ondoko jarduerak egongo dira berariaz debekatuta:

1.– Hasierako bolumena aldatzea.

2.– Jatorrizko eraikuntzari erantsitako eraikinek dakartzaten azalera-aldaketak, edota oin-azaleraren luzera edo zabalera handitzea suposatzen dutenak.

3.– Hasierako fatxadak aldatzea, fatxada horretako osagaiak aldatzea, horien tratamendua aldatzea edo fatxadako hutsuneen hasierako kokagunea edo kopurua aldatzea; gainera, hutsune horien tamainua eta proportzioa mantendu egin beharko da.

4.– Teilatuaren itxura aldatzea, esate baterako etxea jasotzeko obrak, edo malda nahiz faldoiak aldatzea.

5.– Baserriaren barruko aldea aldatzea, aldaketa horiek hasierako distribuzioa nolakoa zein ikustea uzten ez baldin badute; eskailera barrokoa eta hasierako osagai dekoratiboak ere mantendu egin beharko dira, etxearen berezko ezaugarriak baitira.

6.– Baserriaren egitura eta egitura horretako osagaiak aldatzea.

7.– 3. artikuluan bereziki babestu beharreko osagaiez esaten denari dagokionez, ondorengoak ere debekatuta egongo dira: estiloa gehitzea, nahiz eta amaitutako obraren itxura zein izan beharko litzatekeen adierazten duten agiri grafiko edo plastikoak egon.

8.– Baserriaren inguruan zerbait egitea, horrek baserria ikusi ahal izatea murrizten badu.

9.– Baserriaren egituraren nolakotasuna eta materialak ezkutatuko dituzten osagaiak jartzea, edo espazioa jan edo etxea egitura osagarri bezala erabiliko duten osagaiak jartzea.

10.– Oro har, babesteko araubide honetako 2. atalean ezarri ez diren esku-hartze guztiak (esku hartzeko irizpide espezifikoak), babes berezia duten elementuen gain egin beharrekoak.

2. ATALA. ESKU HARTZEKO IRIZPIDE
ESPEZIFIKOAK

10. artikulua.– Esku hartzeko irizpide espezifikoak.

Babesteko araubidearen atal honetan zehazten diren esku hartzeko irizpide espezifikoek zera ezartzen dute: nola eta zein mugaren barruan uzten den Arrillaga Haundi Baserria osatzen duten elementuetan esku hartzen.

1.– Babesteko araubide honetako 3. artikuluan babes bereziko modura aipatutako elementuen gain, 308/2000 Dekretuan Berriztapen Zientifikorako ezarritako lanak bakarrik egin ahal izango dira. Dekretu horrek ondare urbanizatu eta eraikiaren birgaitze-jarduketa babestuak arautzen ditu.

2.– Etxea beste zerbaitetarako erabiltzen baldin bada, egokitzeko lanak ahalik eta txikienak izango dira, eta barruko oinarrizko atalak gorde egin beharko dira, esate baterako distribuzioa eta eskailera barrokoa. Teilatupeko eta belartegi edo mandioko gune zabalak txikiagotuko duten aldaketarik ere ez da egingo, ahal dela.

3.– Baimendutako lanak burutzerakoan, ondorengo baldintza hauek bete beharko dira:

a) Saihestu egingo dira egurraren, harriaren edo eraikinaren kanpo-egitura edo akabatuen osaera era berreskuraezinean alda dezaketen garbiketa tratamenduak. Garbitu aurretik eta materialen analisia egin ondoren, elementu hauskorrenak babestu egingo dira, eta aurretik dauden junta eta pitzadurak itxi.

b) Hormak eta egiturako osagaiak, oro har: egoera txarrean daudenean, sendotu egingo dira eta horretarako erabil daitezkeen teknika ezberdinak aztertuko. Desmuntatzea eta berriro eraikitzea azken aukera izango da.

c) Instalazioak: Instalazioen bideratzeak egiterakoan kontuan eduki beharko da iristerrazak izan behar dutela, eta gainera, ez direla nabarmendu beharko. Ezingo dira horma-egitura barruan egin. Zorrotenak orain dauden lekutik kendu egingo dira, fatxadan behera datozelako, eta beste horrenbeste egingo da fatxada itsusiagotzen duen beste osagai guztiekin ere.

d) Babestutako ondasunean egingo diren esku-hartzeek hegoaldeko atariko hutsuneak berreskuratzea ere ekarri beharko dute, eta beraz, gaur egun kare-harri artekoa manposteria bidez beteta baldin badago ere, hori kendu egin beharko da, hasierako eginkizuna eta osakera hondatzen duelako. Gainera, atari barruko fatxada ere gorde egin beharko da.

e) Gaur egun etxeari erantsita dauden erainkin-puska guztiak kendu egingo dira, batez ere mendebaldeko fatxadan jarrita daudenak.

f) Fatxadako egurrezko tramaketa, gaur egun ikusten ez bada ere, berreskuratu egingo da.

g) Ondare babestuaren gain egindako esku-hartze orotan, etorkizuneko birgaitzeko esku-hartzeak oztopatuko ez dituzten teknika eta materialak erabiliko dira. Ondasuna birgaitzeko lanak burutzeko, beharrezko gaitasun teknikoak behar bezala egiaztatzen dituzten enpresa espezializatuengana jo beharko da, lan horiek berme guztiekin burutu daitezen.

11. artikulua.– Baimendutako eraikuntzako esku-hartzeak.

Arrillaga Haundi baserriari dagokionez, baimendutako esku-hartzeak ondorengoak izango dira, beti ere eraikinaren osagai tipologiko, formal eta egiturazkoak errespetatzen dituzten artean:

a) Arkitektura-espazioa zaharberritu eta aldatutako zatiak berriz jatorrizko egoeran jartzea, ondokoen bitartez:

– Kanpoko eta barruko fatxadak birgaitzea, aldatuak izan diren jatorrizko baoak berreskuratuta ahal den neurrian.

– Atarian manposteria bidez itxita daudenak zabaltzea, manposteria kenduta.

– Jatorrizko zurgintzako edozein elementu birgaitzea, dela fatxadako zuloetan, ateetan, beirateetan, burdina-sareetan, dekorazioetan, intereseko beste elementu batzuetan...; edo, hala badagokio, lehengo elementuen ordez material eta diseinu bera duten elementu berriak jartzea, horrek fatxadaren osaera-baloreak berreskuratzeko aukera ematen badu.

– Galeriara ezkerraldetik sartzeko sarbidea mantendu edo berriz zabaltzea.

– Tramaketako egurrezko egituraren gainean dagoen errebokoa kentzea.

b) Sendotze-lanak, berreskura ezin daitezkeen elementuak ordezkatuz, baina ondorengo egiturazko elementuen posizioa edo kota aldatu gabe (hain zuzen ere 3. artikuluan bereziki babestutako osagaietan):

– kanpoko edo barruko horma eusleak eta pilareak.

– Forjatuak eta egurrezko habe eta zutikoak.

– Jabaloiak, txarrantxak eta egiturako osagai lagungarriak.

– Eskailerak.

– Estalkia, jatorrizko estaldura-materiala berrezarrita.

c) Kalte egiten duten gehigarriak kentzea, baita interesik ez duten edo eraikinaren jatorrizko ezaugarri arkitektonikoekin bat ez datozen lan guztiak desegitea ere.

d) Oinarrizko instalazio higieniko-sanitarioak jartzea, beti ere babesteko araubide honetako gainerako preskripzio guztiak errespetatuz.

e) Baserria barruko aldetik ahalik eta gutxien aldatzea, beste erabileraren bati ekiten zaionean bakarrik eta hasieran zein banaketa zegoen garbi eta erraz ikusteko moduan geratzen baldin bada; gainera, pertzepzioari ere ez dio eragingo eta egiturako zati zabalak libre utziko dira. Era berean, eskailera eta 3. artikuluan aipatutako osagaiak ere bere horretan utziko dira.

f) Akabatuaren elementu hondaturen bat konpontzeko helburua duten obrak, baldin eta egitura-funtziorik edo eusteko funtziorik ez badute.

g) Barruko lanak: entokatua eta pintura; zoladura egin eta konpontzea; zurgintzako barne-lanak; iturgintzako lanak, berogailua jartzea eta fumisteria-lanak egitea, sukalde eta komunak aldatzea... beti ere, babesteko araubide hau aurkatzen ez duten neurrian.

12 artikulua.– Ondasun babestua berreraikitzeko edo berreskuratzeko esku-hartzeak.

Aurreko artikuluak esandakoa betez, ondasuna hondatuta dagoen kasuan, ondorengo lanak edo integrazioak onartzen dira:

1) Dokumentu bidez egiaztatutako egiturazko zatien integrazioa. Horretarako, kasuaren arabera, edo integrazioen ingurunea argi zehaztuko da, edo material ezberdina baina harmonikoa dena erabiliko da, lehen begiratuan zaharretik bereizteko modukoa, batez ere zati zaharrekin bat egiten den puntu horietan.

2) Zatikatu edo puskatu egin diren lanen dekorazioa berriro osatzea, eta zatiren bat galdu duten lanen asentamendua, hutsune txikiak lehen begiratuan bereizten diren teknika bidez berreraikiz edo jatorrizko zatiekin lotzen diren maila ezberdineko zona neutroak jarriz, edo jatorrizko euskarria agerian utziz. Ez dira inoiz integratuko "ex novo" zonalde figuratiboak edo figurazioaren elementu nagusiak.


Azterketa dokumentala