Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2002ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
1481

Ebazpen, 2002ko otsailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentearena, UPV / EHUko lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

2002ko otsailaren 8ko Erabakiaren bidez, UPV / EHUko Gerentziak kargutik kendu du Arte Ederren Fakultateko administratzailea. Hori dela eta, Gerentziak erabaki du eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela iragartzea. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2000ko ekainaren 14ko Erabakiaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (erabaki hori unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalei eta eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa da, eta 2000ko uztailaren 10eko EHAAn argitaratu zen), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoaz bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskariak aurkezteko epea 15 lanegunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Eskabideok errektore jaunari zuzendu beharko zaizkio eta Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako tokietan: Errektoregoko eraikina, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza, 1.– Donostia-San Sebastián); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea, 2.– Vitorai-Gasteiz); edo UPV / EHUk zentroetan dituen erregistro orokorretan (erregistro orokorren zerrenda UPV / EHUk 2001eko martxoaren 19an emandako Erabakian daude zehaztuta (2001/03/02ko EHAA), bai eta http//www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html helbidean ere). Edozelan ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak (urtarrilaren 13ko 4/1999ko Legeak emandako idazketan), 38.4 artikuluan adierazitako moduren batean era aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.

Aurreko pasartean aipaturiko Erregistro Orokorraren lau atalen ordutegia hau da:

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30etara.

Ostiraletan eta udako lanaldian, 9:00etatik 13:00etara.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiatzaileek baldintza eta betebehar guztiak izan beharko dituzte beteta.

Hirugarrena.– Idazkiarekin batera, eskatzaileak curriculum vitae aurkeztu beharko du, bertan ondoko hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Funtzionario titulua.

c) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

d) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

Titulu akademikoak eta funtzionario-titulua erkatuta aurkeztu behar dira.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosten eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Erabaki hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 46. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2002ko otsailaren 13a.

Gerentea,

J.F. ANDECHAGA VIVANCO.

ERANSKINA

– Izena: Administratzailea A.

– Eskala: Unibertsitateko Gestioa.

– Taldea: B.

– Zenbatgarrena: 13.

– Maila: 23.

– Hizkuntz eskakizuna: 3; derrigortasun-data: 94/10/31

– Langunea: Arte Ederren Fakultatea.

– Campusa: Bizkaia.

– Lanpostua betetzeko baldintzak:

1.– UPV / EHUko karrerako funtzionarioa izatea, B taldekoa, Unibertsitateko Gestioaren eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden UPV / EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 3. hizkuntz eskakizuna gaindituta izatea HAEEn.


Azterketa dokumentala