
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
484
IRAGARKIA, 359/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidaltzeko, eta interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.
Interesatuta dagoen orori jakinarazten zaio Langile Komisioetako Irakaskuntzaren Federazioak 359/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri duela Vitoria-Gasteizko 2 zk.dun Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2001eko uztailaren 5ean emandako Aginduaren 3. artikuluaren aurka. Agindu horren bidez, ikertze eta saiatze bidezko ikastetxe izendatu ziren Lanbide Heziketa arautua eta ez arautua eskaintzen duten ikastetxeen antolamendu eta funtzionamendu berria aztertzeko proiektua garatuko duten zenbait ikastetxe.
Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa beteaz, interesaturik dauden guztiei bederatzi eguneko epea jartzen zaie aipaturiko autoetan agertzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 14a.
Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,
JOSERRA LÓPEZ-LARRINAGA LÓPEZ.
RSS