
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
481
EDIKTUA, 68/01 kognizioko judizioari dagokiona.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 68/01 kogniziokoa, Lau-Lar
Demanda-egilea: “Dativo González González, Jesús Rodrigalvez Noain eta Antonio González Rodrigalvez Comunidad de Bienes” ondasun-erkidegoa.
Demandatua: Construcciones y Reforma, S.L.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Aipatutako prozeduraren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:
265/01 epaia
Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bateko uztailaren hamazortzian.
Jose Antonio Parras Sánchez jaunak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko eta horko barrutiko magistratu-epaile den aldetik, ikusi ditu 68/01 kognizioko judizioaren autoak. Ez ordaintzeagatik negozio-lokal baten errentamendu-kontratua amaitzeari eta diru-zenbateko bat eskatzeari buruzkoa da judizioa. Alderdi izan dira:
Demanda-egilea, “Dativo González González, Jesús Rodrigalvez Noain y Antonio González Rodrigalvez Comunidad de Bienes” ondasun-erkidegoa, Pedro Pipaon Palacio letratuak defendituta eta Monica Gallego Castañiza prokuradoreak ordezkatuta.
Demandatua, Construcciones y Reformas S.L.. Judizio honetan auzi-ihesean da.
EPAITZA
Oso-osorik onartu dut “Dativo González González, Jesús Rodrigalvez Noain y Antonio González Rodrigalvez Comunidad de Bienes” jabetza-erkidegoaren izenean eta ordez Monica Gallego Castañiza prokuradoreak aurkeztutako kognizioko judizioa. Beraz, demanda-egileak eta demandatuak 2000ko apirilaren 14an egindako errentamendu-kontratua amaitutzat deklaratzen dut, ordainketa ezagatik (Bilboko Jon Arrospidea kaleko 28 zenbakian dagoen etxearen sotoa kontratu zen). Hori dela-eta, demandatua, hau da, Construcciones y Reformas S.L. kondenatzen dut demanda-egileari berrehun eta berrogeita hamabost mila eta berrehun (255.200) pezeta ordaintzera. Diru horrez gain, prozedura hau izapidetzen denetik errentariak lokala uzten duenera arteko errentak ordaindu beharko ditu, bai eta errezibuak itzultzeagatiko gastuak ere (mila bederatziehun eta laurogeita hamasei pezeta; 1.996). Guztira, beraz, berrehun eta berrogeita hamazazpi mila ehun eta laurogeita hamasei (257.196) pezeta ordaindu beharko ditu. Demandatuak, halaber, sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Probintzia Auzitegian. Horretarako, idazki bat aurkeztu behark da epaitegi honetan, bosgarren egunaren barruan.
Epai hau, demandatua auzi-ihesean denez, Epaitegiko iragarkien oholean eta probintziako aldizkari ofizialean jakinaraziko da, jakinarazpen pertsonala eskatzen ez bada. Epaia eman, agindu eta izenpetu dut.
Argitalpena.– Aurreko epaia eman zuen epaile berak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta egun horretan entzunaldi publikoa egin zen. Eta nik, idazkari naizenez, horren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia).
Eta Construcciones y Reformas S.A. non dagoen ez dakigunez, ediktu hau egin da jakinarazpen-zedula moduan.
Bilbon, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian
IDAZKARIA.
RSS