
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
480
EDIKTUA, 247/00 munta txikiko judizioari dagokiona.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 247/00 munta txikiko judizioa bideratu da erantzukizun pertsonal bat eskatzeko, Auxiliar de la Construcción Altsasu S.L. sozietateak eskatuta, Igancio Azpitarte Lizaso, Benur Marketing S.L. eta Angel Larrañaga Bolinagaren aurka. Prozesu horren gainean epaia eman da. Epaiararen idazpuruak eta epaitzak hau diote:
159/01 epaia
Azpeitian (Gipuzkoa), 2001eko azaroaren 6an.
Gerardo Antonio Gamarra de Baya jaunak, Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko eta horko barrutiko epaile den aldetik, ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren 247/00 munta txikiko judizioaren autoak. Prozesu hori diru-zenbateko bat, interesak eta kostuak eskatzeko bideratu da. Demanda-egile Auxiliar de la Construcción Altsasu S.L. sozietatea izan da, Juan José González Belmonte prokuradorea duela, eta demandatua, Benur Marketing S.L., eta beren administratzaileen ondoan solidarioki, Igancio Azpitarte Lizaso eta Angel Larrañaga Bolinaga, auzi-ihesean baitaude.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2000ko irailaren 8ko idazki batez, Auxiliar de la Construcción de Altsasu, S.L. enpresaren izenean eta ordez, González Belmonte prokuradoreak munta txikiko judiziorako demanda egin zuen, Benur Marketing, S.L., Ignacio Azpitarte Lizaso eta Angel Larrañaga Bolinagaren aurka.
Bere uzirako aplikatzekoak ziren zuzenbideko oinarriak eta egintzak alegatu zituen, eta, legezko izapideak egin ondoren, epaia demandako eskaeraren arabera emateko eskatu zion epaitegiari.
2000ko urriaren 18ko probidentzia batez, munta txikiko judizioa formulatzeko agindu zen eta aurkeztutako demanda izapideak egiteko onartu zen. Bertan, González Belmonte prokuradorea dago, esandako ordezkaritza eginez.
Ebazpen horrek hogei eguneko epean autoetan agertzeko agindu zion demandatuari, demandari erantzuteko.
Bigarrena.– 2001eko maiatzaren 4ko probidentzia batez, demandatuak auzi-iheslari deklaratu ziren, aipatutako epean autoetara agertu ez zirelako eta demandari erantzun ez ziotelako.
Hirugarrena.– 2001eko irailaren 1eko ebazpen batez, egindako probak erantsi zitzaizkien autoei, eta alderdiei dei egin zitzaien, Idazkaritzan emaitzen berri emateko, Prozedura Zibileko Legearen 701. artikuluaren ondorioetarako.
Artikulu horretan aurreikusitako helarazpenari autoetan jasota dagoen moduan erantzun zitzaion.
Laugarrena.– Munta txikiko judizio hau izapidetzerakoan, indarrean diren legezko preskripzio guztiak bete dira.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Demanda-egileak egintza hauek alegatu ditu bere idazkian: demanda-egilea merkataritza-entitate bat da, ateak egin, banatu eta saltzen dituena. Bien artean merkataritza-harreman bat sortu zen: Benur Marketing, S.L. sozietateak PVC erako leiho, ate eta itxiturak jarri nahi zituzten bezeroak aurkitzen zituen sustapen eta publizitate kanpainen bitartez. Demandatuak fakturatzen zituen bezeroak; Auxcon, S.L. sozietateak, berriz, demandatuak egindako lanak eta erabilitako materialak fakturatzen zituen, eta bezeroari kobratutako zenbatekoaren % 15 deskontatzen zuen, Benur Marketing, S.L. sozietatearekin hitzartutako komisio moduan. Alderdi bien arteko merkataritza-harremanak guztiz normalak izan ziren lehenengo hilabeteetan; 1999ko maiatzean, ordea, demandatuak libratutako efektu batzuk itzultzen hasi ziren. Demandatuak esan zuenez, momentu jakin batean likidorik ez izategatik ez zituen egin ordainketak. Fakturak ordaintzeko betekizuna ez zuzen bete hurrengo hilabeteetan, 35.298.773 pezetako zenbatekoz; itzulketa-gastuengatiko 1.358.177 pezeta gehituta, guztira 36.656.950 pezetakoa da zenbatekoa. Administratzaileek ez zuten bete kapitala eta ondare soziala orekatzeko betekizuna, eta horren ondorioz, erantzukizunean erori ziren eta horrela Benur Marketing, S.L. sozietate demandatuarekiko erantzukizun solidarioa sortu zen haien artean, sozietatearen zorrei erantzuteko. Eta erantzukizun horregatik formulatu zen horien kontrako demanda, eta 36.656.950 pezetako diru-zenbatekoa eskatu zen solidarioki.
Bigarrena.– Demandatua auzi-iheslari deklaratzeak eta, ondorioz, demandari ez erantzuteak ez dute, oro har, uzia prozesutik baztertzen, ez eta betetzen ere. Izan ere, prozesuaren mamia ez da aldatzen, ez erantzuteak ezbaitu esan nahi agertutako alderdiak irabazi duenik eta, ondorioz, auzi-ihesean dagoenak galdu duenik.
Ez dago esaterik, halaber, demandatua auzi-iheslari izateak doktrinak froga-hastapena deritzona dakarrenik: demanda erantzuntzat jotzen dela, besterik ez dakar horrek, Prozedura Zibilaren Legeko 685. artikuluan munta txikiko judiziorako jasotzen denaren arabera. Eta demanda erantzuntzat jotzen dela esaten da, hain zuzen ere, demandari ez zaiolako amore eman eta ez delako egintzen aitorpenik egin. Hori dela eta, demanda-egileak inolako espezialitaterik gabe probatu beharko ditu bere uzia osatzen duten egintzak. Egintza horiek ondo baino hobeto frogatu eta egiaztatu dira, autoetan daueden agiriek erakusten dutenez.
Egindako frogen bidez, demandarekin batera aurkeztutao agiri bidezko frogaren bidez eta batez ere Isabel Esponda Usoz andreak, zinpeko kontuen auditore-azterlari den aldetik, egindako peritu-frogaren bidez, egiaztatu dira demandan jasotako egintzak, nahiz eta peritoak zailtasun handiak izan dituen peritu-txostena egiteko eta demandako puntu batzuei erantzutea ezinezkoa gertatu den, batez ere, demandatuek ez dituztelako aurkeztu eskatu zaizkien agiriak. Hori dela eta, Auxiliar de la Construcción de Altsasu, S.L. sozietateak demandan alegatutako egintzak ondo baino hobeto egiaztatu dira. Egintza horien bidez, 36.505.292 pezetako zorra egiaztatu da, demanda-egilearen eta demandatuaren arteko merkataritza-harremenetatik sortutakoa. Enpresa demandatuak ordaintu beharko du zorra, eta berak ezean, solidarioki, bere administratuek, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen 69. artikuluan agindutakoaren arabera, sozietate anonimoen administratzaileen arauetara jotzen baitu. Sozietate Anonimoen Legearen Testu Bateginaren 135. artikuluak dioenez, bestalde, administratzaileek ordaindu beharko diete sozietatearen hartzekodunei, Legearen edo Estatutuen kontrako egintzak burutzen dituztenean edota egintzok kargua betetzeko behar den ardura gabe burutzen dituztenean. Izan ere, azken horiek izan ziren kapitala eta ondare soziala orekatzeko betebeharra konplitu ez zutenak, eta horren ondorioz, erantzukizunean erori ziren, eta euren artean, erantzukizun solidarioa sortu zen Benur Marketing, S.L. sozietate demandatuarekiko, sozietateak dituen zor guztiak ordaintzeko.
Hirugarrena.– Kostuei buruzko erregulazioarekin bat —Prozedura Zibilaren Legearen 523. artikuluan jasotzen da—, demandatuek ordaindu beharko dituzte kostuak, demanda oso-osorik onartu denez gero.
Ondorioz, Prozedura Zibileko Legeko artikulu horiek ikusita eta orokorrean eta kasu honetan aplikatzekoak diren aginduak ikusita, hona hemen
EPAITZA:
Oso-osorik onartu dut Juan José González Belmonte prokuradoreak Auxiliar de la Construcción de Altsasu, S.L. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Beraz, Benur Marketing, S.L. sozietatea kondenatzen dut demanda-egileari 36.505.292 PTA, legezko interesak, guztiz ordaindu arteko gastuak eta prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera. Halaber, baldin eta demandatutako sozietateak zorra ordaintzerik ez badu, Ignacio Azpitarte Lizaso eta Angel Larrañaga Boligana administratzaileak ere, solidarioki, kondenatzen ditut zorra, legezko interesak, guztiz ordaindu arteko gastuak eta prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera; euren ondare pertsonalaz erantzun beharko dute.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibileko Lege berria, 455. artikulua).
Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bitartez prestatuko da. Idazki hori bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera, eta, bertan, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurtsoa aurkezteko nahia eta inpugnatu nahi diren ebazpenak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua).
Epai hau eman, agindu eta izenpetu dut.
Argitalpena.– Aurreko epaia eman zuen epaile berak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta egun horretan entzunaldi publikoa egin zen. Eta nik, idazkari naizenez, horren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa).
Eta demandatuei, Benur Marketing S.L. sozietateari eta Ignacio Azpitarte Lizaso jaunari jakinarazteko bide izan dadin, ediktu hau eman eta izenpetu dut, Azpeitian (Bizkaia), bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian.
IDAZKARIA.
RSS