
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
479
EDIKTUA, 416/01 prozedura arruntari dagokiona (PZLb).
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 416/01 prozedura arrunta (PZLb).
Demanda-egilea: Maria Aranzazu Albistur Unanue andrea eta Ignacio Albistur Unanue jauna
Abokatua: Mañero Velasco, Cristobal
Prokuradorea: Maria Luisa Linares Farias
Demandatua: Pilar Baños
Gaia: judizio arrunta
Judizio horretan epaia eman da azaroaren 15ean. Hau dio epaitzak:
Onartu egin dut Linares y Linares prokuradoreak Maria Aranzazu Albistur Unanue andrearen eta Ignacio Albistur Unanue jaunaren izenean eta ordez jarritako demanda, Pilar Baños andrearen aurkakoa. Beraz, ebazpen honen aurrekarietan aipatutako finkaren errentamendu-kontratua amaitutzat deklaratzen dut eta ondorioz, demandatua finka uztera kondenatzen dut, eta legez jarritako epean hala egiten ez badu, finkatik botako dela ohartarazten diot.
Halaber, demanda-egileari 688.250 pezeta ordaintzera kondenatzen dut demandatua.
Prozesu honetan sortutako kostuak demandatuari ezarri zaizkio.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibileko Lege berria, 455. artikulua).
Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bitartez prestatuko da. Idazki hori bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera, eta, bertan, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurtsoa aurkezteko nahia eta inpugnatu nahi diren ebazpenak (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkezteko idazkia ez da onartuko baldin eta epea beteta duten errentak eta kontratuaren arabera aurrez ordaindu behar direnak ordainduta daudela egiaztatzen ez bada (PZLb, 449.1 artikulua).
Epai hau eman, agindu eta izenpetzen dut.
Eta demandatuaren, hau da, Pilar Baños andrearen egungo bizilekua zein den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatuak —auzi-ihesean baitago— apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bitartez prestatuko da. Idazki hori bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera, eta, bertan, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurtsoa aurkezteko nahia eta inpugnatu nahi diren ebazpenak (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren eskura dago epaitegiko idazkaritzan.
Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS