Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
478

EDIKTUA, kiebra eskaera bategatik bideratutako 237/01 prozeduratik datorrena.

Epaitegi honetan, Garbet, S.L. enpresaren kiebrari dagokion judizioa bideratu da 237/01 zenbakiaz, Eskarne Ruiz de Arbulo prokuradoreak eskatuta, Garbet, S.L. enpresaren ordez. Prozedura horren gainean gaur hartutako ebazpen batez kiebra egin duen enpresaren hartzekodunei ediktuen bidez zitazioa egitea ebatzi da —haien bizilekua ezezaguna denez—, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian, 09:30ean, 1. judizio-aretoan egingo den Hartzekodunen Biltzar Orokorrera joan daitezen, kiebrako sindikoak izendatzeko. Eta hala egiten ez badute, zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian.

EPAILEA.


Azterketa dokumentala