
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
477
EBAZPENA, 2001eko uztailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena, “Materialen ingeniaria” (2. ziklokoa) titulaziora zuzendutako ikasketa-planaren homologazioa argitaratzeko agindua emateko dena. UPV / EHUko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan irakatsiko da aipaturiko titulazioa.
Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan irakatsiko den “Materialen ingeniaria” (2. ziklokoa) titulaziora zuzendutako ikasketa-plana Unibertsitateko Gobernu Batzarrak 2000ko urriaren 5ean onartu zuen eta 2001eko maiatzaren 29an homologatu zuen Unibertsitateen Kontseiluko Akademi Batzordeak.
Azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren 10.2. artikuluaren arabera (abenduaren 14ko “Estatuko Buletin Ofiziala”), eta uztailaren 20ko 294/1999 Dekretuaren 11. artikuluari jarraiki (abuztuaren 3ko “Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria”), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari dagokio aldatutako eta homologatutako ikasketa-planak Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea. Hori guztia kontuan harturik,
Errektorego honek erabaki du aipaturiko ikasketa-plana argitaratzeko agindua ematea. Ebazpenaren eranskinetan jasota dagoen moduan egituratuko da ikasketa-plana.
Leioa, 2001eko uztailaren 13a.
Errektorea,
MANUEL MONTERO GARCÍA.
(Ikus .PDF)
RSS