
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
474
7/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Donostiako “Euskal Herriko Transmitikor Gaisotazunen Ikaskuntza Bazkuna (E.T.I.P.)” elkartea onuragarria dela aitortzeko dena.
Bazkunei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22. artikuluan jartzen duenez, Euskadiko interes orokorraren alde egiten duten elkarteei onuragarritasun-aitormena eman ahalko zaie, inskribatuta baldin badaude.
Lege horren babesean, Donostiako “Euskal Herriko Transmitikor Gaisotazunen Ikaskuntza Bazkuna (E.T.I.P.)” elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez, erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, hezkuntzaren eta osasunaren alorretan burutzen dituen ekintzengatik.
Donostiako “Euskal Herriko Transmitikor Gaisotazunen Ikaskuntza Bazkuna (E.T.I.P.)” elkartearen helburuak estatutuetako 2. artikuluan daude jasota eta hauek dira:
– Ahal den eta baliabide gehienekin, oro har gaixotasun infekziosoen, eta batez ere, gaixotasun transmitigarrien inguruan azartelanak egitea. Bereziki kontuan hartuko dira txerto-bidez prebenitzekoak diren gaixotasunak.
– Oro har, gaixotasun infekziosoekin, eta batez ere, gaixotasun transmitigarriekin lotutako lan-eremu guztietan ikerketa zientifikoa sustatzea, suzeptibilitate antibiotikoari buruzkoa barne.
– Osasun-hezkuntzari buruzko programak egitea, gaixotasun horiek prebenitzeko.
– Instituzio publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea aurrez esandako helburuak betetzen.
– Osasun-asistentziaren eta ikerketa zienfikoaren garapena bideratuko duten nazioko nahiz nazioarteko batzorde, antolakunde eta elkarteekin hartu-emanak eta kontaktuak bideratzea.
– Sariak, bekak eta goraipemenak ezartzea, Biltzar Nagusiak ezartzen duen eran, eta egokitzat jotzen duten estamento edo erakundeetatik laguntza jasotzea.
– Zientzia eta osasunaren arloko jarduera guztiak sustatu eta bultzatzea.
Elkartea 1992an sortu zen, eta harrez gero, ikerketa zientikoaan hainbat ekintza burutu ditu, oro har gaixotasun infekziosoen, eta batez ere, gaixotasun transmitigarrien inguruan; bereziki kontutan hartu ditu txerto-bidez prebenitzekoak diren gaixotasunak. Horrez gain, osasun-hezkuntzako promgramak eta sariak eta bekak antolatu ditu, besteak beste. Horrekin guztiorrekin merezitako ospea lortu du, eta alor horietan eskumenak dituzten instituzio eta erakunde guztiek aitortu diote burututako lana.
Urte horietan, elkarteak ekintza ugari burutu du: gaixotasun infekzioso jakin batzuek Gipuzkoan duten egoerari buruzko doktorego-tesi ugari; estatuko edo nazioarteko argitalpen zientifikoak; mediku, erizain eta osasunaren alorreko beste profesional batzuentzako prestakuntza eta kontsulta liburuak; estatuko edo nazioarteko kongresuetarako komunikazioak; erakunde ofizialek diruz lagundutako ikerketa-proiektuak, bazkideak parte hartu dutela; komunikabideekin egindako lankidetzak eta proiektuak egiten lankidetzan aritutako pertsonentzako bekak, besteak beste.
Elkarteak aurreikusitako ekintzak aurreko urteetan egindakoak dira. Honako hauentzat ere izango da laguntza: gaixotasun infekziosoekin zuzenean lotutako gaien ikerketa, irakaskuntza eta hezkuntzarako eta herritarren osasun publikoan eragin handiena duen gaixotasun infekziosoek Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan duten egoerari buruz gehiago jakiteko.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Osasun Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateko Aldez Aurreko Medikuntza eta Osasun Publikoko Sailak, Donostiako Arantzazu Ospitaleak, Donostiako Gipuzkoa Ospitaleak eta Mendaroko (Gipuzkoa) Ospitaleak egiaztagiri batzuk aurkeztu dituzte. Egiaztagiri horiek erakusten dutenez, Donostiako “Euskal Herriko Transmitikor Gaisotazunen Ikaskuntza Bazkuna (E.T.I.P.)” elkarteak oro har gaixotasun infekziosoen, eta batez ere, gaixotasun transmitigarrien inguruan azartelanak egitea sustatzen du, eta bereziki kontuan hartzen ditu txerto-bidez prebenitzekoak diren gaixotasunak. Horrekin, beraz, bermatuta geratu da elkarteari emandako aitormena.
Lege horren 22. artikuluan agindutakoaz bat etorriz, onuragarritasun aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, arloa dela-eta kasuan kasuko sailek proposatuta, eta sailek eta interesatuta dauden erakunde eta entitateek txostena eman ondoren. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, aipatu elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak bai instituzioak.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Osasun sailburuak eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak elkarrekin proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Donostiako “Euskal Herriko Transmitikor Gaisotazunen Ikaskuntza Bazkuna (E.T.I.P.)” elkartea —Bazkunen Errolda Nagusian AS/G/03437/1992 zenbakiaz inskribatua— onuragarria dela aitortzea, uste baitugu bere jarduerekin Euskadiko interesen alde egiten duela.
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko urtarrilaren 8an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
M.ª ÁNGELES IZTUETA AZKUE.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLAN IRIBAR.
RSS