Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
473

6/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, Gasteizko “Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa” elkartea onuragarria dela aitortzeko dena.

Bazkunei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22. artikuluan jartzen duenez, Euskadiko interes orokorraren alde egiten duten elkarteei onuragarritasun-aitormena eman ahalko zaie, inskribatuta baldin badaude.

Lege horren babesean, Gasteizko “Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa” elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez, erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, burutzen dituen ekintzengatik. Izan ere, probrezian eta baztertuta bizi direnekiko solidaritatea sustatzen du langileengan eta solidaritate-lanetan ezagunak diren erakunde espezializatuek aipatu egoerei aurre egiteko prestatutako jarduera-programei laguntzen die.

Elkartea 1998ko azaroaren 23an inskribatu zen Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta, sortu zenetik, hainbat jarduera burutu ditu bere helburuak betetzeko. Helburu horiek elkartearen estatutuetako 2. artikuluan daude jasota eta hauek dira:

“- Probrezian eta baztertuta bizi direnekiko solidaritatea sustatzea Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen artean.

– Solidaritate-lanetan ezagunak diren erakunde espezializatuek aipatu egoerei aurre egiteko prestatutako jarduera-programei laguntzea.

Helburu horiek lortzeko, legez ezarritako betekizunak konplitu ondoren, ekintza hauek burutuko ditu:

– Fondo bat eratuko du, bazkideek egindako ekonomia-ekarpenekin eta elkartearen helburuetarako lor daitezkeen baliabideekin.

– Sentsibilizazio-kanpainak egingo ditu, probrezian eta baztertuta bizi direnekiko solidaritatea handitzeko Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileen artean.

– Dirua batzeko kanpainak egingo ditu, aipatutako programei ahalik eta gehien laguntzeko.

– Elkarteaeren helburuei begira, Biltzar Nagusiak erabakitzen duen beste edozein.”

Proiektuak finantzatzeaz gain, bazkideen diru-ekarpenen bidez eta nominetan ordainketa gordinen 0,7 deskonatuz, “Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa” elkarteak lanean dihardu, iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen artean dagoen bidegabeko desberdintsunaren aurrean langileak sentsibilizatzen. Horrezaz gain, fondoak biltzen eta bazkideak inskribatzen ditu, Urteko Biltzar Nagusia egiten du, finantzatu beharreko proiektuak aukeratu eta deialdiak egiten ditu eta gobernuz kanpoko erakundeekin bilerak egiten ditu, besteak beste.

Bestalde, egiaztagiri eta idazki batzuk aurkeztu dituzte gobernuz kanpoko elkarte batzuk, hauek, zehazki: “Setem Hego Haizea Euskalerria” elkarteak; “Fundación Alboan” fundazioak; Gipuzkoako eta Bilboko Caritasek; Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako “Medicus Mundi” elkarteak; “Acción Verapaz Euskadi” elkarteak; “Misiones Diocesanas” elkarteak; “Behar Bidasoa” elkarteak; “Prosalus” elkarteak; “Fundación Intered” fundazioak; “Mugarik Gabe” elkarteak; “Asociación Euskadi-Cuba José Martí” elkarteak eta Euskadiko G.G.K.E. Koordinakundeak (Bilbo). Egiaztagiri eta idazki horiek erakusten dutenez, Gasteizko “Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa” elkartearen helburua da probrezian eta baztertuta bizi direnekiko solidaritatea sustatzea langileengan eta solidaritate-lanetan ezagunak diren erakunde espezializatuek aipatu egoerei aurre egiteko prestatutako jarduera-programei laguntzea. Horrekin, beraz, bermatuta geratu da elkarteari emandako aitormena.

Lege horren 22. artikuluan agindutakoaz bat etorriz, onuragarritasun aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, arloa dela-eta kasuan kasuko sailek proposatuta, eta sailek eta interesatuta dauden erakunde eta entitateek txostena eman ondoren. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, aipatu elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak bai instituzioak.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak elkarrekin proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Gasteizko “Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa” —Bazkunen Errolda Nagusian AS/A/07674/1998 zenbakiaz inskribatua— onuragarria dela aitortzea, uste baitugu bere jarduerekin Euskadiko interesen alde egiten duela.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko urtarrilaren 8an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVIN.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala