Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Erandioko Udala
472

IRAGARKIA, Erandio Elizateko Udalaren 2001eko enplegu eskaintza zabaltzeari buruzkoa.

Alkate-udalburuak 2001eko abenduaren 27an emandako 2582/01 Ebazpenaren bidez, Erandio Elizateko Udalaren Enplegu Eskaintzari zenbait lanpostu gehitzea erabaki du. Honako lanpostu hauek gehitu zaizkio:

KODEA LANPOSTUA

CÓDIGO PLAZA

FUNTZIONARIOAK / FUNCIONARIOS

8.003 Administrazio orokorreko administraria

Administrativo de Administración General

LAN-KONTRATUDUNAK /LABORALES

2.016 Etxeko laguntzailea

Auxiliar Domiciliaria

Lanpostuen Sailkapena

8003 kodea duen lanpostua administrazio orokorreko eskalakoa eta azpieskala administratibokoa da. Lanpostuak hirugarren hizkuntz eskakizuna eta honako derrigortasun data hau du ezarrita: 1995-07-30.

2016 kodea duen lanpostua ofiziotako langileriaren sailekoa da. Bigarren hizkuntz eskakizuna eta honako derrigortasun data hau du ezarrita: 2001-06-01.

Horrela jakinarazten dugu Euskal Funtzio Publikoaren Legeko 24. artikuluan xedatuari jarraituz eta bidezko diren ondorioak izan ditzan, Erandioko Elizatean, 2001eko urtarrilaren zazpian.

ALKATE-UDALBURUA.

Azterketa dokumentala