
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
471
EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, unibertsitateko irakasle titularra eta unibertsitate-eskolako irakasle titularrak izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 2001eko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez egin zen (otsailaren 5eko “Estatuko Buletin Ofiziala”).
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2001eko urtarrilaren 15eko Ebazpenare bidez deialdia egin zen unibertsitateko irakasleen plazak betetzeko (otsailaren 5eko “Estatuko Buletin Ofiziala”). Lehiaketa epaitu behar zuen epaimahaia Errektoregoaren 2001eko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez izendatu zen (2001eko irailaren 18ko “Estatuko Buletin Ofiziala”). Kontuan hartuta Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoko 42. artikulua eta berau garatzen duten gainerako xedapenak; ikusita interesatuek bete egin dituztela irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean; eta gorago aipaturiko epaimahaiak egin duen proposamena jasota, Errektoregoak ebatzi du ondoko hauek unibertsitateko irakasle titular eta unibertsitate-eskolako irakasle titular izendatzea:
Unibertsitateko irakasle titularra
.– Agustín Etxeberria Lizarraga jauna; NAN zk. 72.434.443; jakintza-arloa: “Kimika Fisikoa”; saila: “Polimeroen Zientzia eta Teknologia”.
Unibertsitate-eskolako irakasle titularrak
.– María Teresa Guraya Díez andrea; NAN zk. 30.557.933; jakintza-arloa: “Materialen Zientzia eta Ingeniaritza Metalurgikoa”; saila: “Meatze eta Metalurgiarako Ingeniaritza eta Materialen Zientzia”.
.– Félix Caballero Castresana jauna; NAN zk. 14.692.782; jakintza-arloa: “Ingeniaritza Mekanikoa”; saila: “Ingeniaritza Mekanikoa”.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean aurkatu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Aurretiaz Unibertsitateko errektore jaunari jakinarazi beharko zaio.
Leioa, 2002ko urtarrilaren 7a.
ERREKTOREA.
Eskuordetzeaz (2000/06/14ko Ebazpena, 2000/07/10eko “Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria”).
Irakasleen errektoreordea,
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.
RSS