
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
470
EBAZPENA, 2001eko abenduaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Katedraduna, Unibertsitateko Irakasle titularra eta Unibertsitate-eskolako Irakasle titularra izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 2001eko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez egin zen (otsailaren 5eko “Estatuko Buletin Ofiziala”).
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2001eko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez deialdia egin zen unibertsitateko irakasle plazak betetzeko (otsailaren 5eko “Estatuko Buletin Ofiziala”). Lehiaketa epaitu behar zuen batzordea Errektoregoaren 2001eko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez izendatu zen (irailaren 18ko “Estatuko Buletin Ofiziala”). Kontuan hartuta Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoak dioena 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenak; ikusita interesatuak bete egin dituela irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean; eta gorago aipaturiko batzordeak egin duen proposamena jasota.Errektorego honek, honakoak unibertsitateko irakasle titularrak:
Unibertsitateko Katedraduna:
.– Guillermo Quindós Andrés jauna, N.A.N.–zkia. 14.952.802, jakintza-arloa: “Mikrobiologia”. Saila: Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia.
Unibertsitateko Irakasle titularra:
.– Tomás Antonio Pérez Fernández jauna, N.A.N.–zkia. 11.948.508, N.A.N.–zkia.: “Informatika-Lengoaiak eta Sistemak”. Saila: Informatika-Lengoaiak eta Sistemak.
Unibertsitate-eskolako irakasle titularra
.– María Asunción Iglesias Martín andrea, N.A.N.–zkia. 22.722.309, jakintza-arloa: “Matematika Aplikatua”. Saila: Matematika Aplikatua.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leioa, 2001eko abenduaren 31a.
ERREKTOREA.
Eskuordetzeaz (2000/06/14ko Ebazpena, uztailaren 10eko “Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria”)
Irakasleen errektoreordea,
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.
RSS