
15. zk., 2002ko urtarrilaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
469
AGINDUA, 2002ko urtarrilaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Gemma Jauregi Beldarrain andrea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako lurralde ordezkariaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Gemma Jauregi Beldarrain andrea, berak hala eskatuta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako lurralde ordezkariaren lanpostutik (1000 kodea, 8 dotazioa, 29. maila) kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu kentze honek 2002ko urtarrilaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, agindua eman duen organoari zuzenduta eta jakinarazten den egunetik harako hilabete epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko urtarrilaren 4a.
Etxebizitza sailburuordea,
JAVIER DEAN PINEDO.
(Eskuordetzaren bidez, 2002ko urtarrilaren 7ko Agindua)
RSS