Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Urkabustaizko Udala
118

IRARGARKIA, udalerriko arau subsidiarioetan egindako aldaketei hasierako onarpena emateari buruzkoa.

Udalbatzak, 2001eko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, udalerriko arau subsidiarioetan (B mota) egindako aldaketa puntualei (1 zk.) buruzko espedienteari hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Aldaketarik nagusienak hauek dira:

– SAUI-1 eta SAUR 1 eremuetako aldaketa puntualak (Martasalo aldea).

– Lurzoru Urbanizaezinaren 12 Alderdia kentzea.

– Lurzoru Urbanizaezinaren 2 Alderdian herri onurako eta inteses sozialeko azpiegituren instalazioak jartzeko aukera.

– Hirigintzari buruzko araudiaren aldaketa puntuala (eraikinak birgaitzeko kontzeptua, barneko aparkalekua jartzeko eskakizuna, lagapen eta urbanizazio obligazioak, SUR-5 araudiaren aldaketa eta trastetegi eta garajeen loturak).

Espedientea jendaurrean jartzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta lurraldean gehien saltzen den egunkarian iragarkiak jarriz, hilabeteko epean, azken argitalpena egiten denetik aurrera. Horrela, eraginpean daudela uste dutenek egokitzat jotzen dutena alegatu ahalko dute beren interesen alde. Espedientea eskura izango dute Udalaren Idazkaritzan.

Izarra, 2001eko abenduaren 3a.

Alkate-lehendakaria,
FCO. JAVIER CARRO IGLESIAS.

Azterketa dokumentala