Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
117

IRAGARKIA, A-124 errepidea Labastidako zeharbidean egokitu eta urbanizatzeko proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartu zuen Diputatuen Kontseiluaren erabakiari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, 2001eko azaroaren 27an egindako bilkuran, 1031 zk.ko Erabakia onartu du. Horren agintze zatiak honela dio:

«Lehenengoa.– Jendaurreko erakustaldian Emilia Angulo Ruiz andreak egindako alegazioak ezestea.

Bigarrena.– «A-124 errepidea Labastidako zeharbidean egokitu eta urbanizatzeko proiektuak» eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartzea eta haiek okupatu eta eskuratu beharra aitortzea, desjabetzapenari, aldi baterako okupazioari eta zortasunak ezarri, aldatu edo iraungitzeari begira.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzari eraginpeko ondasun eta eskubideen okupazioaren Presazko Aitorpena eskatzea, eta ondoren desjabetzapen espedientea Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako presazko prozeduraz izapidatzeari ekitea.

Laugarrena.– 30.686.000 pezetako (184.426,57 €) kreditu atxikipena egitea, eraginpeko ondasun eta eskubideen balio justuaren ordainketari aurre egiteko, ondoren zehazten denaren arabera:

50.000 PTA, (300,51 €) 2001eko aurrekontuaren kontura.

30.636.000 PTA, (184.126,07 €) 2002ko aurrekontuaren kontura.

Atxikipen horiek 50.1.06 57.00 600.02.01 aurrekontu aplikazioaren kontura egingo dira; xedapen erreferentziak: 105.4688/000 01.1.01. eta 105.604/000 01.3.02»

Horren berri ematen da jakina izan dadin eta ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da egintza honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta haren aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, argitalpena edo, hala badagokio, jakinarazpena egin ondorengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, egoki iritziz gero, lehenago berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, egintza hau agindu duen erakunde beraren aurrean. Errekurtso hori, aurkatutako egintza argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi ondorengo egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan jarri beharko da. Horrela egitekotan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo haren ustezko ezespena gertatu arte (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, 116. eta 117. artikuluak).

Argitalpen honek balio izango du, baita ere, ezezagunak diren, helbide ezezaguna duten edo saiatuta ere jakinarazpena ezin egin izan zaien pertsona edo entitate guztiak honen berri hartutakotzat eman daitezen (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 59.4. artikulua).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 4a.

Herrilan zuzendaria,

RODOLFO SÁENZ DE UGARTE CORRES.

A-124 ERREPIDEA LABASTIDA ZEHARKATZEN DUEN ZATIAN EGOKITZEKO ETA URBANIZATZEKO PROIEKTUA

RELACIÓN CONCRETA E INDIVIDUALIZADA DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO DE ACONDICIONAMIENTO Y URBANIZACIÓN DE LA CARRETERA A-124 EN LA TRAVESÍA DE LABASTIDA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala