Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
115

IRAGARKIA, behean adierazitako zehapen-espedienteetan Arrantza zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko. Espediente horiek itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen ustezko urratzea dela-eta hasi dira.

Ebazpen horiek interesatuei jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluek diotena betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honakook ohartarazten zaizkie:

Administrazioko bidea amaitzen ez duten ebazpen horien aurka gorako errekurtsoa aurkez diezaioke interesatuak Arrantza sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Isunaren zenbatekoa ordaintzeko epeak: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo hurrengo lanegunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16tik azkeneko egunera bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo hurrengo lanegunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea eman eta halakorik jarri gabe igarotzen denean epea, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi izanaren berri izaten denean —ezetsi egiten bada, behintzat.

Zehapenaren titularraren izena eta espedientearen zenbakia adieraziz egingo da diru-sarrera, honako banku eta kontu korronte hauetan:

Banco Bilbao Vizcaya

Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia

K/K zk.: 0182 5685 07 0000226271

Adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada zehapena, ondarearekiko premiamendua erabiliko da ordainarazteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluak ezarri duenaren arabera.

ABIZENAK ETA IZENA ESP. ZK. EBAZ.DATA ZEHAPENA HAUT.ART.

JESUS PEREZ EGEA 19/00 18/06/2001 120,20

AITOR ROMAN MENDICUTE 20/00 27/06/2001 60,10

JUAN JOSE HUERTA BENITEZ 118/00 09/10/2001 360,61

Dekretuaren I. eranskina

ALBERTO GOMES DA SILVA 36/00 19/10/2001 300,51

Aginduaren 3. idatz-zatia

JAVIER BERRETEAGA QUINTERO 23/00 24/11/2000 48,08

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 28a.

Arrantza zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala