Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
114

EDIKTUA, 2001eko azaroaren 30ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 00.0481.48.02.01.02. zenbakiko errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena Construcciones Arraiz 2000, S.L. enpresari jakinarazteko.

Nik, Adolfo Gonzalez Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Construcciones Arraiz 2000, S.L. enpresaren aurka hasitako 00.0481.48.02.01.02 espedientea amaitu da. Construcciones Arraiz 2000, S.L. enpresaren izenean eta ordez Manuel López Vázquez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin da eta, ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariak SH-9/00 zehapen-espeidentearen gainean 2000ko maiatzaren 23an hartutako ebazpena. Ebazpen horrek berrehun eta berrogeita hamar mila eta pezetako bateko (250.001) / mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamalau zentimoko (1.502,54) zigorra jarri zion Construcciones Arraiz 2000, S.L. enpresari, arau-hauspen batzuengatik, eta Erebegi, S.A. enpresa zigorraren erantzule solidario izendatu zuen. Hautsitakoak: Langileen Estatutuei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Erregeren Legegintza Dekretuaren 4.2.d) eta 19. artikuluak (29ko EAO), Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14. eta 17. artikuluaketa eraikuntza-lanetan segurtasun eta osasunaren alorrean bete beharreko gutxieneko neurriak ezarri zituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren IV. eranskineko C zatiko 3. puntua.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Fika kalea, 66, Bilbao). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera hil biko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, Construcciones Arraiz 2000, S.L. enpresak edo Erebegi, S.A. enpresak zigorraren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0631-54-2203005921 kontua), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da isuna kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 30a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala