Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
113

EDIKTUA, M. Pilar Hernandorena Ochandorena andreari, Olga de la Mota Saenz de Navarrete andreak bere aurka ezarri zuen 227/01 administrazioarekiko auzi errekurtsoa dela eta, epea jarri zaiola jakinarazteko.

Ezinezkoa izan da M. Pilar Hernandorena Ochandorena andreari, idazpuruan aipaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta, epea jarri zaiola jakinaraztea. Horregatik, jakinarazpen hori egingo da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezartzen den moduan.

Honen bidez jakinarazten zaizu, 2001eko irailaren 3an Vitoria-Gasteizko 1 zk.dun Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak probidentzia eman duela Olga de la Mota Saenz andreak ezarritako 227/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa dutenei epea jartzeko aginduz. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariak 2000ko uztailaren 24an emandako Ebazpenaren aurka ezarri zen errekurtso hori. Ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko espezialitateetan, ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu zen. "1512 Ostalaritza eta Turismoa" gaiari dagokion zerrendaren aurka ezarri zen, hain zuzen ere, errekurtso hori, eta zu zerrenda horren barruan zaude.

Horregatik, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluarekin bat etorriz, interesatzen zaizun errekurtso horri dagokionez, epea jartzen zaizu, nahi izanez gero, aipaturiko Epaitegian ager zaitezen. Jakinarazpen hau jasotzen duzunetik kontatzen hasita, 9 egun izango dituzu horretarako.

Adeitasunez,

Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 13a.

AHOLKULARITZA JURIDIKOA

M. Pilar Hernandorena Ochandorena andrea non dagoen ez dakigunez, Ediktu hau egin da andre horri guztia jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 10a.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,

JOSERRA LÓPEZ-LARRINAGA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala