Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
108

EDIKTUA, 94/01 hitzezko judiziotik datorrena.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia.

94/01 hitzezko judizioa, PZL.

Demanda-egilea: Alex García Rodríguez.

Demandatua: Juan Miguel Sánchez Rodríguez.

Gaia: zenbateko bat eskatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman da. Hona hemen horren idazpurua eta xedapen-zatia.

193/01 EPAIA

Irunen, bi mila eta bateko azaroaren hemeretzian.

Irungo (Gipuzkoa) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegiko epaile Beatriz Hilinger Cuellar Andreak 94/01 hitzezko judizioko autoez arduratu da. Auzia alderdien artekoa da eta zenbateko bat eskatzeko hasi zen. Demanda-egilea: Alex García Rodríguez; demandatua: Juan Sánchez Rodríguez, auzi-iheslaritzat joa. Judizio horretan epaia eman da honakoetan oinarrituta,

EPAITZA

Alex García Rodríguez jaunak Juan Sánchez Rodríguez jaunaren aurka jarritako demanda oso-osorik onartzen dut eta Juan Sánchez Rodríguez jauna kondenatu egiten dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 85.000 pezeta, demanda jarri zenetik epai hau jakinarazi arteko legezko interesak eta epaia jakinarazten denetik zorra erabat kitatu arteko legezko interesak gehi bi puntu.

Kostuak demandatuak ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Errekurtsoa epaitegi honetan prestatu behar da bost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik.

Epai honen bitartez ebazten, agintzen eta sinatzen dut hori.

	Demandatuaren egonlekua edo helbidea ezagutzen ez dugunez, epaile jaunak, gaur emandako probidentzia baten bitartez, ediktu hau epaitegiko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki du, epaia jakinarazteko. Hori guztia, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 156.4, 164 eta 497.2 artikuluen arabera.

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala