Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
107

EDIKTUA, 258/01 prozedurari dagokiona.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu den prozeduraren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

EPAIA

Epailea: Isabel Reparaz Otaduy.

Lekua: Bilbo (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta bateko irailaren hogeita laua.

Demanda-egilea: Rosa María Molina Barrionuevo.

Abokatua: Luis Fernando González Zarandona.

Prokuradorea: Francisco de Borja Fernández Bodegas.

Demandatua: Murat Buyykbay

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: L04 Adostasun Gabeko Dibortzioa

EPAITZA

Onartu egin dut Rosa María Molina Barrionuevo andrearen izenean eta ordez Fernández Bodegas prokuradoreak aurkeztutako demanda, Murat Buyukbay jaunaren kontrakoa. Beraz, aipatu ezkontideen ezkontza-desegitea erabaki dut, dibortzioagatik. Honako hauek dira behin betiko neurriak:

1) Ezkontide bien ezkontza-desegitea eta ezkontzako elkarbizitzaren presuntzioaren amaiera.

2) Ezkontideek elkarri emandako adostasunak eta ahalmenak errebokatuta daude eta etxe-ahalmena erabiltzerakoan beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotesteko aukera amaitu da.

Sortutako kostuak ez ditut ezarriko.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibileko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bitartez prestatuko da. Idazki hori bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera, eta, bertan, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurtsoa aurkezteko nahia eta inpugnatu nahi diren ebazpenak (Prozedura Zibileko Legea, 457.2 artikulua).

Epai hau eman, agindu eta izenpetu dut.

Eta Murat Buyukbay non dagoen ez dakigunez, ediktu hau eman dut jakinarazpen-zedula moduan.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bateko urriaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala