Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
106

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 29koa, Nekazaritza zuzendariarena, Mendialdeko Nekazaritza Kooperatibari (Coagrima S. Coop.) hazitarako aleak atontzeko lanak egiteko baimena ematen duena.

2100/94 eta 1785/95 (EE) Arautegiak aplikatzeko, azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuak hazitarako aleak atontzeko jarduerak arautzen ditu, eta hazitarako aleak atontzeko lanak egiteko baimendutako establezimenduen zerrenda osatzeko bete behar diren eskakizunak ezartzen ditu. Hala, 1.2. artikuluan xedatzen da ezen Autonomia Erkidego bakoitzeko organo eskudunek eman behar dutela aipatutako jarduerak egiteko beharrezkoa den baimena.

Aurreko arauak garatzeko, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko urtarrilaren 22ko Aginduak hazitarako aleak atontzeko jarduerak baimendu eta kontrolatzeko prozedura arautzen du. Agindu horren 1.2. artikuluan ezartzen denez Nekazaritza zuzendariak emango du dagokion baimena, Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak ikuskapen eta txosten teknikoa egin ondoren.

Mendialdeko Nekazaritza Kooperatibak (Coagrima S. Coop.) baimena eskuratzeko eskabidea egin du, eta Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak eskaera honen aldeko txostena eman zuen. Beraz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.– Mendialdeko Nekazaritza Kooperatibari (Coagrima S. Coop.), Santa Kurutze Kanpezun dagoena (Araba), baimena ematea hazitarako aleak atontzeko lanak egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez ematen den baimenak azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuan ezartzen diren betekizun zein betebeharrak burutzera behartzen du eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko urtarrilaren 22ko aginduan hazitako aleak atontzeko jardueran baimendu eta kontrolatzeko prozedura arautzen da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a.

Nekazaritza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala