Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
105

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 13koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Urduñako (Bizkaia) Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun gisa sailkatzen duen 2/1997 Dekretuaren zerrendatik (Oinarrizko babesa) Harategi kaleko 5.zk-a duen higiezina ateratzeko eta elementu ordezkagarri modura ezartzeko espedienteari hasiera emateko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19. artikuluen babespean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondarearen gaiari dagokionez. Aipatutako eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, kultur interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.

Urtarrilaren 14ko 2/1997 Dekretuaren (urtarrilaren 30eko EHAA, 20 zk.) bidez onartu zen Urduñako Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatzea. Bertan Babes araubidea ezartzen zen, eta Harategi kaleko 5 zk-an dagoen eraikina sartzen zen 3. zerrendan.

Aurretik, eta sailkatze espedientea izapidatzen ari zela, Urduñako udalak hala eskatuta, Kultura sailburuordearen 1995eko apirilaren 18ko Ebazpenaz higiezin hau desafektatzea ebatzi egin zen.

Harategi kaleko 5 zk.ko jabeen ordezkaria den Victor Pinedo Tellaetxe jaunaren idazki bati sarrera eman zaio, 2001eko abenduaren 7an, Kultura Ondarearen Zentroan. Honetan, desafektazioa argitu dadila eskatzen du.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek burututako balorazioaren ondoren, hauek higiezin hau guztiz desafektatu zela adierazi dute, zeren eta ez zen zatikako afekziorik ezarri honen elementuetan. Beraz, elementu ordezkagarri modura geratu da, eta horregatik babes objektua ezin denez izan, aipatu den 2/1997 Dekretuaren 3. zerrendatik atera egin behar da.

Hori kontuan harturik eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek aurkezturiko Ebazpen Proposamenaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Urduñako (Bizkaia) Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun gisa sailkatzen duen 2/1997 Dekretuaren 3. zerrendatik (Oinarrizko babesa) Harategi kaleko 5.zk-a duen higiezina ateratzea eta elementu ordezkagarri modura ezartzeko espedienteari hasiera ematea.

Bigarrena.– Urduñako (Bizkaia) Hirigune Historikoa Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun gisa sailkatzen duen 2/1997 Dekretuaren 3. zerrendatik (Oinarrizko babesa) Harategi kaleko 5 zk-a duen higiezina ateratzeko eta elementu ordezkagarri modura ezartzeko espedientea jendaurrean jartzeko epeari hasiera ematea, horrela, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 20 eguneko epean alegazioak eta egoki iritzitako dokumentuak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan aurreikusi bezala. Espedientea Euskal Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1 zenbakian.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunei, Urduñako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari jakinaraztea, jakinarazpena egin eta 15 eguneko epean alegazioak eta egoki iritzitako dokumentuak eta justifikazioak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 13a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala