Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
102

AGINDUA, 2001eko ekainaren 22koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB3-0030/00-TT espedientean Yolanda Rubio Ruiz andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (SD3-05410/99) ebazten duena.

AURREKARIAK

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, EB3-0030/00-TT espedientearen babespean, hasiera eman zitzaion VISESA enpresak errenterian zuen babes ofizialeko etxebizitza 1 esleitzeko administrazio-prozedurari. Etxebizitzok arauz ezarritako baldintzak betetzen zituzten eskatzaileei emateko ziren. Agindua 2000ko irailaren 20ko EHAAn argitaratu zen.

2.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariak 2001eko otsailaren 20an emandako ebazpenaren bidez, aipatutako prozeduran onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.

3.– Yolanda Rubio Ruiz andreak 2001eko apirilaren 3an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, ez delako agertzen, ez onartuen, ez baztertuen zerrendan. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail honetako sailburuak du errekurtso hori ebazteko eskumena, horrela xedatzen baita Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuan.

2.– Hauxe da aplikatu beharreko lege-araubidea: 212/1996 Dekretua, 1996ko uztailaren 30ekoa, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa, eta 1997ko azaroaren 12ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzako etxebizitza sozialak adjudikatzeari buruzkoa.

3.– Espedientea ikusita, zera ikusi da, errekurtso-egileak etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena emateko eskaria aurkeztu zuela 1999ko azaroaren 24an. Etxebizitza Donostian eta Errenterian eskatzen zuen, besteak beste. Beraz, bidezkoa da errekurtso-egilearen alegazioa onartzea.

4.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, eskariak onartzeko baldintzen plegua onetsi zen. Horren arabera, etxebizitza jabetzan eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa zen 1998 urteko dirusarrera ponderatuak lanbidearteko gutxieneko soldata bider 1,7 izatea, gutxienez, eta bider 5,5 gehienez.

Errekurtso-egileak 1.433.318 pezetako zerga-oinarria egiaztatu zuen 1998 urtean. Diru kopuru hori, behin ponderatuz gero, aipatutako gutxienekoa baino txikiagoa da. Beraz, Rubio andreak baztertuen zerrendan agertu behar du.	

Aipatutako xedapenak eta gaiari buruzko gainerako legedi osagarri aplikagarria ikusita, hauxe

XEDATU DUT:

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako lurralde ordezkariak 2001eko otsailaren 20an EB3-0030/00-TT espedientean hartutako Ebazpenaren aurka Yolanda Rubio Ruiz andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onestea eta, ondorioz, Lurralde Ordezkaritzak eskaria sustapen horretako baztertuen zerrendan sar dezala xedatzea, gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu ez zituelako.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretako epea bi hilabetekoa izango da, eta agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 22a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala