Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
98

AGINDUA, 2001eko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hernaniko (Gipuzkoa) "Hernani" Musika-Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Hernaniko (Gipuzkoa) "Hernani" Musika-Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espedientea Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du eta indarrean dauden arauek agindutako agiriak erantsi zaizkio.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika–irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen du irakasleei eskatzen zaien titulazioa musika–eskoletan irakatsi ahal izateko.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Hernaniko (Gipuzkoa) "Hernani" Musika-Eskola Publikoari 2001/2002 ikasturtetik aurrera biolontxeloa eta gitarra irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode zenbakia 20007746, Hernaniko (Gipuzkoa) Gudarien Enparantzako 1 zk.an dago, eta Hernaniko Udala da titularra.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

2., 3. eta 4. mailak.

Adarrak:

– Kantua: korala.

– Tresneria sinfonikoa: biolina, saxofoia, perkusioa, klarinetea, tronpeta eta biolontxeloa.

– Tresneria polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Bertakoa: txistua.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala