Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
97

AGINDUA, 2001eko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Derioko (Bizkaia) "Txorierri S.Coop. Ltda." Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasteko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasteko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz Derioko (Bizkaia) "Txorierri S.Coop. Ltda." Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek agindutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek eman diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), Lanbide Heziketako irakaskuntzak arautzen dituen apirilaren 29ko 97/1997 Dekretua (maiatzaren 7ko EHAA), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko EAO), eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 2001/2002 ikasturtetik aurrera Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasteko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 48003497

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Derio.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: "Txorierri, S.Coop. Ltda.".

Titularra: Escuela Profesional "Txorierri S.Coop. Ltda."

Helbidea: Untzaga ibaia, 1.

Baimena: Mekanizazio bidezko Produkzioaren Goi Mailako Prestakuntza Zikloa.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako jarduerak bertan behera uztea.

Ikastetxearen osaera:

– Batxilergoa: "Giza eta Gizarte Zientziak" eta "Teknologia" modalitateak, 6 unitate eta 210 ikaspostutarako edukieraz.

– Lanbide Heziketa:

• Familia: Merkataritza eta Marketing-a:

– Merkataritzaren Kudeaketa eta Marketing-eko Goi Mailako Prestakuntza Zikloa.

Edukiera: ziklo 1.

• Familia: Elektrizitatea eta Elektronika:

– Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoen Goi Mailako Prestakuntza Zikloa.

Edukiera: ziklo 1.

– Telekomunikazio- eta informatika-sistemen Goi Mailako Prestakuntza Zikloa.

Edukiera: ziklo 1.

• Familia: Fabrikazio Mekanikoa:

– Mekanizazioko Erdi Mailako Prestakuntza Zikloa.

Edukiera: ziklo 1.

– Proiektu mekanikoen Garapenerako Goi Mailako Prestakuntza Zikloa.

Edukiera: ziklo 1.

– Mekanizazio bidezko Produkzioaren Goi mailako Prestakuntza Zikloa.

Edukiera: ziklo 1.

• Familia Kimika:

– Ingurugiro-Kimikako Goi Mailako Prestakuntza Zikloa.

Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleriaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, indarrean dauden eta erabiltzekoak diren xedapenetan ezarritakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala