Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2002ko urtarrilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
94

AGINDUA, 2001eko abenduaren 21ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde ordezkariaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa ebazteko.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hala nola, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde ordezkariaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdiaren berri ematen zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2001eko azaroaren 14ko Aginduaren Laugarren Oinarriaren arabera (230 zenbakiko EHAA, 2001eko azaroaren 28koa),

EBATZI DUT:

Lehena.– Gemma Jauregi Beldarrain andrea Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde ordezkari izendatzea.

Bigarrena.– Aipatutako izendapena 2002ko urtarrilaren 7an bertan sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 21a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala