
250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7288
EBAZPENA, 2001eko abenduaren 5ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2002rako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzen dituena.
Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuak Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautu zituen, profesionalon prestakuntza bultzatzeko.
2001eko irailaren 10eko ebazpenaren bitartez, beka horien deialdia egin zen, ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 2. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoa betetzeko.
Horregatik guztiagatik, aipatu dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, eta irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren 10 bis) artikuluak ezarritakoan oinarriturik (azken dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen uztailaren 16ko 7/2001 Dekretua aldatzekoa da), hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean jaso diren pertsonei 2002rako Garapen Lankidetza arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzea.
Bigarrena.– Uko egiterik edo bestelako gorabeherarik suertatzen denerako sei ordezko izendatzea. II. eranskinean jaso da ordezkapenok egiteko hurrenkera.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 5a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
I.ERANSKINA / ANEXO I
BEKAK ESLEITU ZAIZKIEN KANDIDATUAK:
CANDIDATOS/AS A LOS/AS QUE SE HA CONCEDIDO LA BECA:
1.– Pedro Marañon Manrique
2.– Alicia Lopez de Munain Solar
3.– Mikel Cormenzana Oqueranza
4.– Ana Etxarte Muriel
5.– Aitor Aguado Boada
6.– Isabel Garcia Garcia
II.ERANSKINA / ANEXO II
ORDEZKOAK / SUPLENTES
1.– Cristina Albarran Ayala
2.– Mª De los Angeles Martinez Gonzalez
3.– Oskar Hernando Cabrerizo
4.– Leire Lopez Delgado
5.– Monica Alonso San Millan
6.– Cristina Linaje Hervás
RSS