Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7287

EBAZPENA, 2001ko azaroaren 13koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, Laboratorios Alaveses de Control de Calidad, S.A., (LACCSA) entsegu laborategiari arloan aritzeko kreditazioa berritzen diona.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bitartez, kreditazioa eman zitzaion Laboratorios Alaveses de Control de Calidad, S.A., (LACCSA) entsegu laborategiari, arloan aritzeko, 100010SV97 kodeaz. Kreditazio horrek bost urteko iraupena du, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 4. artikuluari jarraituz.

Laboratorios Alaveses de Control de Calidad, S.A., (LACCSA) entsegu laborategiak kreditazioa berritzeko eskea egin duenez, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza honek beharrezko ikuskaketak egin ditu, eta, egin ostean, arloan aritzeko kreditazioak berritzeko beharrezko eskakizunak betetzen dituela egiaztatu du.

Aurrekoa ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eraikuntza kalitatea zaintzeko entsegu laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoa kontutan izanik, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuaren 4. artikuluan aitortzen dizkidan aginpideak erabiliz eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuari atxikiz (19/2001 Dekretuaren bidez aldatua), honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Laboratorios Alaveses de Control de Calidad, S.A., (LACCSA), izeneko entsegu-laborategiari kreditazioa berritzea, arloan aritzeko, 100010SV01 kodeaz. Enpresaren egoitza: Anboto kalea 11 eta 13, Ansoleta Poligonoa, Vitoria-Gasteiz.

2. artikulua.– Euskal Autonomi Erkidegoaren esparruan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu-laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakori jarraituz, kreditazio honek bost urteko indarraldia izango du. Hala ere, beharrezko izanez gero, lehenago indargabetu ahal izango da.

Agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen; beraz, bere gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Hori guztiori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera izango du indarra ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2001ko azaroaren 13a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

IÑIGO MAGUREGUI SALAS.


Azterketa dokumentala