Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7286

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 5ekoa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, Geoteyco, S.A. entsegu laborategiari arloan aritzeko kreditazioa berritzeko eskabidea ukatzeko dena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1995ko azaroaren 3ko Aginduaren bidez, kreditazioa eman zitzaion Geoteyco, S.A. entsegu laborategiari, arloan aritzeko, 10006HC95 kodeaz. Kreditazio horrek bost urteko iraupena du, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 De-kretuaren 4. artikuluari jarraituz.

Geoteyco, S.A. laborategiak aipatu kreditazio hori berritzeko eskabidea aurkeztu zuen, baina, ondoren, ordea, ez zituen eskaturiko agiriak aurkeztu horretarako eman zitzaion epean, eta, beraz, ez ditu egiaztatu kreditazioa berritzeko beharrezkoak diren baldintzak.

Aurrekoa ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eraikuntza kalitatea zaintzeko entsegu laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoa kontutan izanik, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuaren 4. artikuluan aitortzen dizkidan aginpideak erabiliz eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuari atxikiz (19/2001 Dekretuaren bidez aldatua), honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Geoteyco, S.A., izeneko entsegu-laborategiak (Zurrupitieta kalea 26, Jundiz poligonoa, 01015 Vitoria-Gasteiz) arloan aritzeko kreditazioa (10006HC95 kodea) berritzeko egin zuen eskabidea ukatzea.

Agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen; beraz, bere gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Hori guztiori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera izango du indarra ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 5a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

IÑIGO MAGUREGUI SALAS.


Azterketa dokumentala