Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7285

AGINDUA, 2001eko azaroaren 27koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko GIKESA, entsegu-laborategiari bideetako zoru, harrixka, nahastura bituminoso eta beren osagaien arloan aritzeko kreditazioa ematen diona.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1996ko maiatzaren 21eko Aginduaren bitartez, GIKESA entsegu-laborategiari arloan aritzeko kreditazioa eman zitzaion, 10009SV96 kodearekin. Kreditazio hori bost urteko eperako eman zitzaion, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu-laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz.

Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 20. artikuluaren arabera, kreditazio bat berritzeko, eskaera egin behar zaio Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari, eta eskatu ere kreditazioaren indarraldia amaitu baino sei hilabete lehenago. GIKESA entsegu-laborategiak kreditazioa berritzeko eskaera legez ezarritako epeaz kanpo egin zuen eta, ondorioz, berritzeko aukerarik ez duenez, kreditazio berri bat eman behar zaio.

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza honek beharrezko ikuskapenak egin ditu, eta, ondorioz, egiaztatu egin da laborategi horrek arloan aritzeko kreditazioa jasotzeko beharrezko eskakizunak betetzen dituela.

Aurrekoa ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eraikuntza kalitatea zaintzeko entsegu laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoa kontutan izanik, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuaren 4. artikuluan aitortzen dizkidan aginpideak erabiliz eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuari atxikiz (19/2001 Dekretuaren bidez aldatua), honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eraikuntzaren kalitatea zaintzeko GIKESA izeneko entsegu-laborategiari kreditazioa ematen zaio arloan aritzeko. Kodea: 10009SV01. Enpresaren egoitza: Casa Nao, 3, Alza auzoa, 20017 Donostia – San Sebastián.

2. artikulua.– Euskal Autonomi Erkidegoaren esparruan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu-laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakori jarraituz, kreditazio honek bost urteko indarraldia izango du. Hala ere, beharrezko izanez gero, lehenago indargabetu ahal izango da.

Agindu honek administrazio bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera izango du indarra ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 27a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala